Arroka sedimentario ez detritiko

Arroka sedimentario ez detritikoak prozesu kimikoen bidez sorturiko arroka sedimentarioak dira.

Anboto mendia kareharrizko harkaitza da.
Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunea.

Sorrera

aldatu

Prozesu ohikoena prezipitazio kimikoa da. Saturaturik dagoen disoluzio batean solutua prezipitatu egiten da ur masa baten ondoan pilatuz eta diagenesi bidez harria sortuz. Beste zenbait kasutan ura lurrundu egiten da azpian solutua pilatuz, esate baterako gatzagetan.

beste prozesu bat ere gerta daiteke, izaki bizidunen deskonposaketa eta eraldaketa dakarten prozesu kimiko konplexuak. Horrela sortzen da ikatza esate baterako.

Arroka ez detritiko motak

aldatu
  • Arroka karbonatatuak: Kaltzio karbonatua duten arrokak dira. Duela 40 milioi urte inguruko kitinazko oskoldun animalia itsastarren sedimentuen pilaketak sorturiko arrokak dira. Honen adibide dira kareharria (CaCO3) eta dolomia (CaMg(CO3)2).
  • Ebaporitak: Itsaso eta aintziretako gatzen kristalizazioak sorturiko arroka sedimentarioak dira. Ohikoenak halitak, igeltsuak, kaltzitak eta anhidritak izaten dira.
  • Arroka organogenoak: Izaki bizidunen hondarren pilaketaren ondorioz sortzen diren arrokak dira. Kareharria horrela ere sor daitekeen arren, ikatza, zohikatza, lumakela eta klera dira arroka ugarienak.

Iruditegiak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu