Arrhemia obscurata Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi oso gutxi du eta jangarritasuna ezezaguna da.

Arrhenia obscurata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaArrhenia
Espeziea Arrhenia obscurata

Sinonimoa: Omphalina obscurata.

Deskribapena aldatu

Kapela: Oso tamaina txikikoa, 0,5 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, inbutu formakoa (omphalina = zilbor txiki bat), lehenengo biribilkatutako ertza, gero inkurbatua, baina ildaskatua. Azal leuna, lehorrean satinatua eta distiratsua hezetasunarekin, gardenduaz. Kolore bakarrekoa, arre iluna lila antzeko tinduekin.

Orriak: Oso dekurrenteak, zabal, lodiak, kapelaren kolorekoak, zahartzean ertz belzkara izaten dute.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Kurbatua, pixka bat loditua oinarrian, hau ere kapelaren kolorekoa.

Haragia: Gutxi, lila zikin kolorekoa, usaingabea eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Omphalina terminoa grekotik dator, zilbor txiki, esan nahi duen "omphalos" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez du balio sukaldaritzarako.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Ez da erraza nahastea. Hurbilen dagoena Omphalina pyxidata da, hau marroi-gorrixka kolorekoa da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, bakarrik edo talde txikitan. Maiz, inor ez da konturatzen, kolore iluna eta tamaina oso txikia duelako. Larreetan, eremu irekietan. Lurzoru hareatsuetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Svalbard, Errusia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 128 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Arrhenia obscurata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu