Arratoi-txakurra[1] arratoiak, saguak eta bestelako ugaztun kaltegarriak ehizatzen dituen txakurra da. Txakur mota heterogeneoa da, askotan mestizoak, baina talde batzuek arraza izendapena lortu dute.

Euskal Herrian jaiotako arratoi-txakur mestizoa.
Andaluziako arratoi-txakur edo bodegueroak.
Pragako arratoi-txakurra, arraza izendapen ofizialekoa.
Arratoi-txakur baten eta ardi-txakur baten arteko mestizoa.

Ezaugarriak eta hedapena aldatu

Euskal Herriko arratoi-txakurrak ohikoan txakur txikiak dira, arratoiak, saguak eta kidekoak harrapatzen trebeak[1]. Zuri-beltzak izan ohi dira. Enkarterriko billanukoa, Eusko Jaurlaritzaren onarpena duen arraza, arratoi-txakur mota gisa definitu izan da, Basque ratter ere deitua ingelesez[2].

XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen lehen erdian, arratoi arruntaren ugalketa handia gertatu zen Europan eta karraskari horiek ehizatzeko txakurren aukeraketa areagotu zen, katuak baino egokiagoak suertatu baitziren[3][4].

Arratoi-txakurren artean, arraza hauek aipa ditzakegu:

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  2. (Ingelesez) «Miniature Pinscher Breed Information, Characteristics & Heath Problems» DogZone.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  3. Digard, Jean-Pierre. (impr. 2009). L' homme et les animaux domestiques anthropologie d'une passion. Fayard, 328 or. ISBN 978-2-213-64370-0. PMC 495359479. (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  4. Gorosabel, Oier. «"Txokolate" txakurra» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).

Kanpo estekak aldatu