Arracht (irlanderaz Munstro, euskarazko ahoskera "Arraj"), 2019ko Tomás Ó Súilleabháin irlandarrak zuzendutako drama film bat da. Irlandako Gosete Handiaren garaian girotua dago eta Dónall Ó Héalaí, Saise Ní Chuinn eta Dara Devaney aktoreek antzeztu zuten.

Arracht
Jatorria
Argitaratze-data2019
Jatorrizko hizkuntzaIrlandako gaelera
Jatorrizko herrialdeaIrlandako Errepublika
Ezaugarriak
Genero artistikoazinema historikoa
Iraupena86 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Tomás Ó Súilleabháin (en) Itzuli
[[Kategoria:Tomás Ó Súilleabháin (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaBreak Out Pictures (en) Itzuli
Macalla Teoranta (en) Itzuli
[[Kategoria:Break Out Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Macalla Teoranta (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaKíla
Argazki-zuzendariaKate McCullough (en) Itzuli
Argumentu nagusiaIrlandako Gosete Handia
Historia
Nominazioak

macallateo.com…
IMDB: tt9620986 Rottentomatoes: m/arracht Edit the value on Wikidata

93. Oscar Sarietan Nazioarteko film onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1845, Connemara, Irlandako Gosete Handiaren bezperan, Colmán Sharkey (Dónall Ó Héalaí), aita, senar eta ogibidez arrantzalea den gizasemeak herriko apaizaren gomendioz etxean kanpotar bati ostatu emango dio. Patsy (Dara Devaney), Napoleondar Gerretako soldadu ohia izurriak herrialdeko patata soroak suntsitu aurretik jaioterrira itzuliko da, horrek datozen urteetan milioika irlandarren heriotza ekarriko du. Colmánek, Patsy eta Seán (Eóin Ó Dubhghaill) anaiarekin batera, bertako jauntxo ingelesaren etxaldera joan eta herritarrei haren jabetzako lursailen alokairu ordaina jaitsi dezaien errugutuko dio, herritarrentzat oraindik eta okerragoa izan daiteken zorigaiztoa ekiditeko helburuz, baina lurjabeak eskaerari uko egingo dio.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu