Arothron hispidus
Arothron hispidus Tetraodontidoen familiako arrain biribil arantzaduna da. 50 cm inguru luze izaten da. Airea edo ura hartzen duenean puztu egiten da eta arantzak tente jartzen zaizkio. Bizkar eta uzki-hegala oso atzean eta elkarren parean ditu. Azala gris iluna du, orban txiki beltz edo zuri urdinekikoa. Itsaso epeletan bizi da. Arrain honen haragiak eta barrunbeek pozoia dute eta janez gero heriotza eragin dezakete.
Arothron hispidus | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Ordena | Tetraodontiformes |
Familia | Tetraodontidae |
Generoa | Arothron |
Espeziea | Arothron hispidus (Linnaeus, 1758)
|
Banaketa
aldatuEspezie hau Agulhasko itsaslasterran aurki daiteke.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-1-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |