Armand Toussaint

eskultore frantziarra

François Christoph Armand Toussaint, Armand Toussaint izenarekin ezaguna, (Paris,1806ko apirilaren 7-Ibidem, 1862ko maiatzaren 24) eskultore frantziarra izan zen. Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen elizan haren obra bat ikus daiteke.

Armand Toussaint
Bizitza
JaiotzaParis1806ko apirilaren 7a
Herrialdea Frantzia
Bizilekuarue de Bellefond (en) Itzuli
HeriotzaParis1862ko maiatzaren 24a (56 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Armand Toussaint enpresari sarrailagile baten semea zen. 1827an Parisko Arte Ederren Goi Eskolan sartu zen. David d'Angers eskultorearen ikaslea izan zen. 1832an, Erromako bigarren sari nagusia irabazi zuen. 1836an lehen aldiz, ondoren 1850ean, Salon de l'Académie-n egon zen erakusgai bere obra. Salon horretan, 1839an, hirugarren mailako domina irabazi zuen eta, 1847an, bigarren klasekoa. Parisko École des Beaux-Arts eskultura irakaslea izan zen. 1852an Ohorezko Legioaren zaldun izendatu zuten. Parisko bere etxean, Bellefond kalean, hil zen 1862ko maiatzaren 24an, eta Parisen lurperatu zuten, Montmartreko hilerrian. Ikasleek omendu zuten eta horietako batek, Charles Gumery, bere erretratuarekin brontzezko domina egin zuen, bere hilobian jartzeko; jatorrizko igeltsua Nogent-sur-Seineko museoan dago.

Obrak aldatu

 
Jean-Étienne Esquiroli oroimenez, Saint-Maurice, Esquirol ospitalea.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu