Arku bidezko soldadura

Bero-iturri gisa bi elektrodoren artean edo elektrodo baten eta lantzen ari den piezaren artean sortutako arku elektrikoa erabiltzen duen soldadura-mota

Arku bidezko soldadura edota soldadura elektrogenoa, metal bat beste metal batekin arku elektriko baten bidez soldatzeko prozesuari deritzo. Teknika honi fusio bidezko soldadura deritzo.

1800ean Humphry Davy ingeles asmatzaileak proposatu zuen, 1881ean Nikolay Benardos errusiar asmatzaileak jada karbono arku bidezko soldadura asmatu eta 1887an Stanisław Olszewski poloniar ingeniariarekin batera patentatu zuen. 1888an Nikolay Slavyanov errusiar asmatzaileak arku elektriko eta elektrodo kontsumigarri bidezko soldadura asmatu zuen. Charles L. Coffin estatubatuar asmatzaileak ere AEBetan patentatu zuen.

Halere, 1904an Oscar Kjellberg suediar asmatzaileak elektrodo estalia asmatu arte ez zuen gaur egun industrian duen garrantzia bereganatu.

Kanpo estekak aldatu