Arkaitz Zarraga

Euskaltegi irakasle bizkaitarra

Arkaitz Zarraga Azurmendi (Durango, 1972) euskaltegiko irakaslea da eta Basauriko Udal Euskaltegiko zuzendaria. Euskal Filologian lizentziatua, Soziolinguistika eta hizkuntzen irakaskuntza ditu arlo landuenak. [1]

Arkaitz Zarraga
Bizitza
JaiotzaDurango, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Udako Euskal Unibertsitateko kidea

aldatu

Hasieran ikasle aritu zen hainbat ikastarotan. Glotodidaktika eta Soziolinguistika izan dira betidanik haren gai kuttunak, eta horietan jardunaldi, artikulu zein ikastaroen bidez trebatu ondoren, 2010reko hamarkadan eman zuen bere lehen ikastaroa hizkuntzaren biziberritzearen inguruan. Harrezkero hainbat formazio saio eman eta jaso ditu. Joan den ikasturtean, Glotodidaktikari bultzada bat emateko eskaria jaso zuenetik UEUko Glotodidaktika sailburua da.[2]

Oro har, hizkuntzaren irakaskuntzan dauden joeretan sakondu eta Euskal Herrian ahalik eta modurik eraginkorrenean aplikatzea da bere ikerketaren helburua.[3][4]

Soziolinguistika Eskuliburua sortzeko koordinazio-lanak egin zituen eta lehen kapitulua idatzi.[5]

Horretaz aparte beste hainbat lan argitaratu edo zabaldu ditu:[6]

Aldizkarietan

aldatu
  • Helduen Euskalduntze Alfabetatzea (HEA): sustraiak eta adarrak. (Glotodidaktika VII. Topaketa) UEU. 2022. BAT aldizkarian.
  • Hizkuntzak lantzeko metodologia aktiboak DBHn: erronkak sortzen eta garatzen. Ainhoa Uriarte Amurizarekin BAT aldizkarian.
  • Euskal-nasa kooperazioa: helduen eskoletarako metodologia eraginkorraren bila, atazetan oinarritutako irakaskuntzaren bidetik.    Ane Ortega Etcheverry, Arkaitz Zarraga Azurmendi    2021    UPV/EHU arg

Ikastaroak

aldatu
  • Soziolinguistika nola irakatsi?    2008
  • Soziolinguistika: kontzeptu nagusiak    2012
  • Helduen euskalduntze alfabetatzea: moldaketa beharra    2015
  • Curriculum Bateratua hizkuntza arloan    2016
  • Ahozkotasuna hizkuntza geletan: entzumena, mintzamena eta ahozko elkarreragina    2017
  • Ahozkotasuna hizkuntza geletan: entzumena, mintzamena eta ahozko elkarreragina lantzen    2017
  • Hizkuntzen trataera integratua eta integrala    2017
  • Ahozkotasuna lantzen: ahozko jarduerak eta ebaluazioa hizkuntza esparruan    2018
  • Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktika VI. Topaketa    2018
  • Munduko jatorrizko hizkuntzen biziberritze prozesuak eta Helduen Euskalduntze Alfabetatzea. Zer dugu jasotzeko eta zer emateko?    2018
  • Hizkuntzen irakaskuntza; ahozko hizkuntza lantzen DBHn    2019
  • DBH Hizkuntzaren lanketa eskolan? Ebaluazio hezigarria? (Ainhoa Uriarterekin)    2020
  • Hizkuntzen irakaskuntza; ahozko hizkuntza lantzen DBHn    2020
  • Hizkuntzak lantzeko metodologia aktiboak DBHn: erronkak sortzen eta garatzen. (Ainhoa Uriarterekin)    2021
  • Helduen Euskalduntze Alfabetatzea (HEA): sustraiak eta adarrak. (Glotodidaktika VII. Topaketa)    2022

Hitzaldiak

aldatu
  • Euskal-nasa kooperazioa: metodologia eraginkorraren bila, atazetan oinarritutako irakaskuntzaren bidetik    Ane Ortega Etcheverry, Arkaitz Zarraga Azurmendi    2019    Hitzaldia    UEU

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • @arkaitzzarraga. Arkaitz Zarraga Artizarra sare profesionalean.