Aristarko Samotraziakoa

Aristarko Samotraziakoa (antzinako grezieraz: Ἀρίσταρχος, Arístarchos; K.a. 220 - 143) Antzinako Greziako gramatikari eta kritikaria izan zen.

Aristarko Samotraziakoa

Alexandriako Liburutegiko zuzendaria


Aristofanes Bizantziokoa
Bizitza
JaiotzaSamotrazia, K.a. 217
HeriotzaZipre, K.a. 144 (72/73 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Aristofanes Bizantziokoa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakidazlea, liburuzaina eta kritikaria
Enplegatzailea(k)Alexandriako Liburutegia

Biografia

aldatu

Bizantzioko Aristofanesen ikasle jarraitzailea, Antzinateko gramatikari ospetsuenetakoa da. Alexandriako liburutegi entzute handikoaren zuzendaria eta sona handia izan zuen filologia eskola baten sortzailea ere izan zen.

Aristarko eta haren maisua, Kanon alexandriarra deritzan sailkapen ezagunaren egiletzat dauzkate. Alabaina, Homeroren lanei buruzko kritikak ekarri dio omenik handiena. Batasun poetikoan oinarriturik, pasarte eta kanta batzuk apokrifotzat jo zituen eta beste zenbaiti buruz zalantzak agertu zituen. Villoisonek Venezian 1781ean aurkitutako lana da "Homeroren auzia" delakoaren iturburua.

Erreferentziak

aldatu