Ariana DeBose
Ariana DeBose (Wilmington, 1991ko ekainaren 25a) estatubatuar aktorea, dantzaria eta abeslaria da. 2021eko West Side Story filmagatik Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen.
Ariana DeBose | |
---|---|
![]() (2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Wilmington (Ipar Carolina), 1991ko urtarrilaren 25a (32 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wake Forest-Rolesville High School (en) ![]() Western Carolina University (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria eta dantzaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
2009an, So You Think You Can Dance dantza lehiaketan egin zuen lehen agerpena telebistan. Broadwayen 2011an debutatu zuen, Bring It On: The Musical antzezlanean. Motown: The Musical (2013) eta Pippin (2013) musikaletan egin zuen lan hurrengo. 2015etik 2016ra, The Bullet papera antzeztu zuen Lin-Manuel Mirandaren Hamilton antzezlanean, eta 2016tik 2017ra Jane izan zen A Bronx Tale musikalan. Summer: The Donna Summer Musical antzezlanagatik Tony sari bat irabazi zuen.
The Prom (2020) filmean eta Schmigadoon! (2021) telesailan ere aritu da.