Aretxaga txaleta
Aretxaga txaleta Ubideko Madalena kalearen 18. zenbakian dagoen txaleta da. Eraikina 1910 eta 1912 urteen artean eraiki zuen Alfredo Acebal arkitektoak, Santiago Aretxaga jaunaren aginduz.
Aretxaga txaleta | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Ubide |
Koordenatuak | 43°01′N 2°41′W / 43.02°N 2.69°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1910 - 1912 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Alfredo Acebal (en) |
Txaleta Old English eta Ana Erreginaren estiloen nahastearen ondorio da. Alfredo Acebalek Arkitektura Sari Nazionala irabazi zuen txalet honen eraikuntzan egindako hainbat berrikuntzengatik. Etxeak hiru elementu batzen ditu, estalkien diseinu konplexua eta triangelu itxurako hormapiko batzuk tartean jartzea, gorriz margoztutako egurrezko egituren erabilpena, eta simetria falta.
Txaletetik hurbil Madalenaren baseliza berreraiki zuen Santiago Aretxagak, 1906an Fausto Iñiguez Betolatza arkitektoak idatzitako proiektuaren arabera.