Ardagai ezpainzuria (Heterobasidion annosum) Bondarzewiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Zuhaitzean barrura sartzen da usteldura zuria eraginez, zuhaitza hil egiten du.

Ardagai ezpainzuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaBondarzewiaceae
GeneroaHeterobasidion
Espeziea Heterobasidion annosum
Bref., 1888

Sinonimoa: Ungulina annossa.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 20 cm artekoa, oso poliformoa, zimurtsua, besaulki itxurakoa, marroi-gorrixka, uniformea, zahartzean zarakar zurrun eta beltzaxka sortzen zaio. Bazter meheagoa eta argiagoa du eta ertza zurixka.

Tutuak: Ungulina guztietan bezala estratifikatuak, zuri-krema kolorekoak,

Poroak: Txikiak, biribilduak edo angelutsuak eta zurixkak, azkenean horiak izatera pasatzen dira.

Haragia: Suberosoa, zurixka, batzuetan zurkara, usain zehatzezinekoa.[2]

Etimologia: Annosus epitetoa latinetik dator, urtez betea, zaharra, esan nahi duen "Annosus" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Zarakar beltzaxkak eta ertz zuriak antzeko beste espezie batzuetatik bereizten dute, hala nola Antrodia serialis delakotik.

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan bizi da, udan enborretako barrunbeetan begetatuz, mahatsondoetan, pinuen sustraietan eta beste konifero batzuetan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa, Errusia, Turkmenistan, Kazakhstan, Kirgizistan, Uzbekistan, Australia, Zeelanda Berria eta Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 417 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 543 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 318 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu