Ardagai ezkatatsu-txiki

Ardagai ezkatatsu-txikia (Polyporus tuberaster) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kaltegarria, baina haragia oso zaila da, gaztetan ere bai. Batzuek lehortu eta birrindu egiten dute, hornigai gisa erabiltzeko.

Ardagai ezkatatsu-txikia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaPolyporus
Espeziea Polyporus tuberaster
Fr., 1821
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, zurixka-horixka edo krema-okre kolorekoa, ezkatatsua, mamitsua, zabaldua edo zertxobait hondoratua.

Tutuak: Laburrak, 1 eta 2 cm bitartekoak, dekurrenteak, zurixkak. Poro poligonalak, luzeak, zuri-krema zurbil kolorekoak.

Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.

 
Ardagai ezkatatsu txikia goitik

Hanka: Zurixka, 2 eta 4 cm bitarteko luzera eta 4 eta 8 mm bitarteko lodiera du, meheagoa eta okre kolorekoa oinarrirantz, pixka bat hirtsutua eta ezkatatsua, inkurbatua, eszentrikoa, batzuetan alboan. Noizean behin esklerozio handi samarra izan dezake.

Haragia: Gaztetan samurra eta hauskorra, ondoren larrukara eta zaila, lodia, zuria; usain ahula du eta zaporea garratz samarra.[2]

 
Ardagai ezkatatsu txikia azpitik

Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin.

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako baliorik gabea, haragi zaila duelako.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Polyporus tunetanus delakoaren itxura osoa du, baina hau habitatagatik bereizten da, erretako gurbitzen sustraietan hazten baita. Polyporus squamosus espeziearen antza ere badu, baina hau askoz handiagoa da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, hostogalkorren adar hiletan, batez ere haritzetan eta pagoetan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Australia.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 627 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 484 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 314 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu