Arcángel (abeslaria)

abeslari estatubatuarra

Arcángel, jaiotzez Austin Agustín Santos (New York, 1985eko abenduaren 23a), Estatu Batuetako reggaeton eta trap abeslari eta konpositorea da[1].

Arcángel (abeslaria)

(2023)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAustin Agustín Santos
JaiotzaEkialdeko Harlem1985eko abenduaren 23a (39 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaStateside Puerto Ricans (en) Itzuli
Dominican Americans (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakPuerto Rican Spanish (en) Itzuli
estatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakraperoa, abeslaria eta kantugilea
KidetzaArcángel & De la Ghetto (en) Itzuli
Izengoitia(k)Arcángel
Genero artistikoaLatin trap (en) Itzuli
Reggaetona
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaRimas Entertainment (en) Itzuli

IMDB: nm2871316 Facebook: yosoyarca Twitter: ArcangelPrrra Instagram: arcangel Youtube: UCZncE3xbJEhoWkEFpWEfEjw TikTok: arcangel Souncloud: arcangel-official Spotify: 4SsVbpTthjScTS7U2hmr1X iTunes: 28215216 Musicbrainz: 47e7833f-f1a7-4703-942d-9acf12f39a1d Songkick: 409092 Discogs: 1337937 Allmusic: mn0001426855 Deezer: 5536564 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Dominikar Errepublikako gurasoak ditu eta New Yorken jaio bazen ere haurra zela familia Puerto Ricora aldatu zen. San Juan hiriburuko Santurce auzoan hazi zen. Carmen Rosas ama Las Chicas del Can musika taldeko partaidea zen, 1980. hamarkadan ezaguna zen merengue taldea hain zuzen ere[2].

Gaztetan musika mota asko entzun zituen eta bereziki gustuko zuen rocka. 2000. hamarkadan reggaetonaz zaletu zen Tego Calderón eta Tempo abeslariekin eta Arcángelek ere abeslari izatea erabaki zuen[2].

2005ean Rafael Castillo "De la Ghetto"-rekin batera Arcángel & De la Ghetto bikotea osatu zuen. Irratiaren eta interneten bidez zabaldu zituzten abestiak eta Puerto Ricon soilik ez, Estatu Batuetan ere ezagun egin ziren. "Ven Pégate", "Traficando", "Sorpresa" eta "Mi Fanática" izan ziren abesti ezagunenak[3]. Bi urteren buruan banatu egin ziren.

2007an bakarkako bideari ekin zion eta reggaeton disko bildumetan abestiak sartu zituen. 2008an El fenómeno diskoa kaleratu zuen. Abestien artean Don Omar eta Temporekin egindako kolaborazio batzuk zituen[4].

2013an Sentimiento, elegancia & maldad diskoa kaleratu zuen. 18 abesti zituen eta berriz ere kolaborazio garrantzitsuak, Daddy Yankee, De la Ghetto eta Ñengo Flow besteak beste.

Bost urteko htsunearen ondoren Ares atera zuen eta ondoren ia urtero atera du disko berria.

Diskografia

aldatu

Estudioko albuma

aldatu
  • El fenómeno (2008)
  • Sentimiento, elegancia & maldad]] (2013)
  • Ares (2018)
  • Historias de un capricornio (2019)
  • Los favoritos 2 (2020)
  • Los favoritos 2.5 (2021)
  • Sr. Santos (2022)
  • Sentimiento, Elegancia y Más Maldad (2023)

Kolaboraziozko albumak

  • 2010: Optimus ARCA
  • 2015: Los favoritos (DJ Luianekin)
  • 2021: FloWres (Farinarekin)
  • 2023: BZRP music session #40 (Bizarrapekin)

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Arcángel Songs, Albums, Reviews, Bio & More» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  2. a b «Arcángel da la batalla» web.archive.org 2009-03-25 (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  3. (Ingelesez) «Arcángel y De la Ghetto Songs, Albums, Reviews, Bio & More» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  4. (Ingelesez) Arcángel - El Fenómeno Album Reviews, Songs & More | AllMusic. (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).

Kanpo estekak

aldatu