Arai Hakuseki (japonieraz: 新井 白石 Arai Hakuseki?, 1657-1725) idazle eta politikari japoniarra izan zen.

Arai Hakuseki

Bizitza
JaiotzaEdo1657ko martxoaren 24a
Herrialdea Japonia
HeriotzaSendagaya (en) Itzuli1725eko ekainaren 29a (68 urte)
Hobiratze lekuaKōtoku-ji (en) Itzuli
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Irakaslea(k)Kinoshita Jun'an (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, politikaria, ekonomialaria, poeta eta historialaria
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKonfuzianismoa

Edon jaioa, oso txikitatik jeinutasun zantzuak erakutsi zituen. Tradizioaren arabera, hiru urterekin, Hakusekik, Konfuziok kanjiz idatzitako liburu bat kopiatu zuen hizkiz hizki. 1693an, Manabe Akifusarekin batera, Tokugawa Ienobu shogunak eskatu zuen bere presentzia shogunerriaren politika ekonomikoa eraberritu eta egonkortasun handiagoa emateko. Honela, Abe Seikyorekin eta shogunaren babesarekin batera, Shotoku no Chia atera zuten, politika ekonomiko batzuk.

Horien artean, txanpon berri eta hobe baten ekoizpena dago, honen bidez, inflazioa kontrolatua izan zelarik, baita merkataritza politika berri bat ere, merkatari txinar eta herbeheretarrei eginiko ordainketak kontrolatzeko, metal preziatuekin negoziatu beharrean, zeta, portzelana etab... bezalako produktuekin negozia zezatela eskatuz. Shoguna hil ondoren, Arai Hakuseki gobernutik erretiratu eta idazten hasi zen. Hil zenean, Asakusan lurperatua izan zen (gaur egun Taitō), baina, ondoren, Nakanora eramana izan zen.

Lanak aldatu

  • Hankanfu (藩翰譜) - Daimyoen zuhaitz genealogikoen zerrenda bat
  • Koshitsu (古史通) - Japoniako historia xehatua
  • Oritaku Shiba-no-ki (折りたく柴の記) - Eguneroko pertsonal bat
  • Sairan Igen (采覧異言)
  • Seiyō Kibun (西洋記聞) - Mendebaldearen deskribapena, Giovanni Battista Sidotti jesuitarekin izan zituen elkarrizketetan oinarritua
  • Tokushi Yoron (読史余論) - Tratatu historikoa

Kanpo estekak aldatu