Aragua (estatua)
Aragua Venezuelako erdialdean dagoen estatua da. Araguako hiriburua Maracay da. 7.014 kilometro koadro ditu, eta 1.735.981 biztanle. Iparraldean Karibe itsasoarekin egiten du muga, ekialdean Miranda eta Vargas estatuekin, hegoalde osoan Guárico estatuarekin, eta mendebaldean Caraboborekin. Estatuaren izenaren jatorria cumanagoto herriak Chaguaramo zuhaitza izendatzeko erabiltzen zuen izena da.
Aragua | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua |
![]() | ||
ISO 3166-2 | VE-D | ||
Hiriburua | Maracay | ||
Zatiketa |
ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 10° 15′ N, 67° 36′ W / 10.25°N,67.6°WKoordenatuak: 10° 15′ N, 67° 36′ W / 10.25°N,67.6°W | ||
![]() | |||
Azalera | 7,014 km² | ||
Mugakideak | Carabobo, Guárico, Miranda eta Vargas (estatua) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.629.433 (2005) | ||
Dentsitatea | 315,63 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea Udalerriak |
Zentrua 18 | ||
Leloa Gobernadorea |
Dios, Patria y Aragua Rafael Eduardo Isea Romero (PSUV) | ||
Ordu eremua | UTC−04:00 | ||
www.aragua.gob.ve |
Estatua Venezuelaren erdialdean dago, eta horregatik herrialde hartako bide guztien bidegurutzea dela esaten dute. Bertatik Aragua ibaia igarotzen da, Valencia aintziraren emaile nagusia. Kostaldeko mendilerroaren erdialdeak gurutzatzen du. Ekonomiaren oinarriak nekazaritza (kakaoa, kafea, azukre kanabera) eta abeltzaintza dira.
![]() |
Artikulu hau Venezuelako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.