Aragón ibarra

Aragón ibarra Espainiako Aragoi autonomia erkidegoko Pirinioetako haran bat da, hain zuzen ere, Jazetania eskualdean kokatzen da, Huescako probintziaren iparraldeko muturrean, eta Frantzia aldeko Aspe ibarrarekin muga egiten du. Hiru eremutan banatu liteke:

  • Hegoaldean Campo de Jaca delakoa, gunerik zabalena, Val Ancha eta Bardaruex ibarrekin lotzen da, hau Villanúa eta Castiello de Jaca udalerriek osatzen dute.
  • Ibarraren erdialdea.
  • Ibarraren goialdea, Canfranc ibarrak osatzen du, eremu hau askoez ere itxi eta malkartsuagoa da.
Aragón ibarra
Valle rio aragon.jpg
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 42° 36′ N, 0° 30′ W / 42.6°N,0.5°W / 42.6; -0.5Koordenatuak: 42° 36′ N, 0° 30′ W / 42.6°N,0.5°W / 42.6; -0.5
Mendikatea Pirinioak
Estatu burujabea Espainia
Lurraldea Jazetania
Ur-gorputza Aragoi

Ibarrak bere izena Aragón ibaitik hartzen du, hoau Frantzia eta Espainiaren arteko mugan kokatzen diren Truchas eta Escalar iboiak dauden lekuan jaio eta Aragón ibarra iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du. Ibarra udalerri hauek osatzen dute:

Bestalde, Aragón ibarrean Frantzia eta Espainiako nazioarteko muga iragaten duten hiru pasabide daude: Somport mendatea (1.640 metro), Somporteko tunela (1.200 metro eta 8 kilometroko luzera), eta antzinako canfrandar tunela, azken hau 1928ko uztailean ireki eta behin betiko 1970. urtean itxi zen.

Done Jakue Bideko Tolosar adarraren zatia da, honen ordezkari nagusia Jakako katedrala delarik, halere, ibar guztian zehar hainbat eliza eta baseliza erromaniko gehiago ere badaude.

Ibarburuan Candanchú eta Astún eski estazioak daude, honek ibarraren ekonomia bultzatzaile edo diru iturri nagusia eta ia bakarra turismoa izatea suposatzen du. Ibar honetako mendirik garaiena Villanúa udalerrian dagoen Collarada tontorra da (2886 metroko garaiera duelarik).



Aragón ibarreko udalerriak
Canfranc | Castiello de Jaca | Jaka | Villanúa

Kanpo estekakAldatu