Arabako Errioxako Urkidetza

Arabako Errioxako Urkidetza ur-hornikuntza eta saneamenduaz arduratzen den Arabako enpresa publikoa da. 1999ko maiatzaren 25ean sortu zen[1] Arabako Foru Aldundiaren eta Arabar Errioxako zein Guardiako udalen ekimenez, eta aipatutako udalerri guztiak barnebiltzen ditu. Bere eskumen nagusien artean dago ur-hornidura, ur zikinen zein edateko uren arazketa eta abonatuen kudeaketa. Uraren hornidura bermatzeko urtegiak, ibaiak eta lurpeko urak ustiatzen ditu[2].

Arabako Errioxako Urkidetzak Hondakin Uren Araztegiak ditu honako herrietan:

Araztegiaren kokalekua Baliatzen duten herriak Urtean tratatutako ur bolumena Urteatan trata dezakeen ur bolumena
Bastida Bastida 370.000 m3 1,500.000 m3
Bilar Bilar, Lantziego 210.000 m3 500.000 m3
Eltziego Eltziego, Guardia, Leza, Nabaridas, Paganos 1.000.000 m3 2.000.000 m3
Lapuebla de Labarca Lapuebla de Labarca 250.000 m3 360.000 m3
Oion Moreda, Oion 1.000.000 m3

Erreferentziak aldatu

  1. «Hasiera - Consorcio de aguas de Rioja Alavesa» consorcioaguasriojaalavesa.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  2. «Redes agua potable - Consorcio de aguas de Rioja Alavesa» consorcioaguasriojaalavesa.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).

Kanpo estekak aldatu