Pegões akueduktua
Pegões akueduktua (portugesez: 'Aqueduto dos Pegões'), baita ere Aqueduto do Convento de Cristo 1614an amaitu zen Portugalgo eraikin historikoa da. Tomarreko Kristoren Ordenaren komentua urez ornitzeko eraiki zen. 1983tik Unescoren Gizateriaren ondare gisa sailkatuta dago.[1]
Pegões akueduktua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Santarem |
Portugalgo hiria | Tomar |
Freguesia | Tomar (São João Baptista) e Santa Maria dos Olivais |
Koordenatuak | 39°36′31″N 8°26′27″W / 39.608511°N 8.440788°W |
Ondarea | |
Historia
aldatuEraikinaren lanak 1593an hasi ziren, Filipe Ia. Portugalgoaren garaietan, alegia. Erregearen arkitektoa zen Filippo Terzik lanak zuzendu zituen. Akueduktoa 1614an bukatu zen, Pedro Fernado de Torres-ekin. 1910ean Instituto de Gestão do Património Arquitetónico e Arqueológicok (IGESPAR) Monumentu Nazionala izendatu zuen. 1983tik Gizateriaren Ondarea da.
Ezaugarriak
aldatuAirean doan tarteak sei kilometro ditu. Lortzen duen garaiera handiena 30 metrokoa da. 58 erdi puntuko arku ditu, beste gainean ezarrita. Akueduktoaren bi muturretan bi uren dekantaziorako eraikinak ditu.
Iruditegia
aldatu-
Akueduktoren arkuak.
-
Dekantazioaren eraikina.
-
Ubidearen ikuspegia.
-
Komentuan.