Aprileko azpiarrosa (Entoloma aprile) Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Irin usain nabarmena duenez, batez ere laguntzeko edo hornigaietarako erabiltzen da. Adituen esku dago bilketa, sailkatzeko zailtasun ugari baititu eta espezie toxiko antzekoak baitira.

Aprileko azpiarrosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma aprile
Sacc., 1887

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, hasieran konikoa, gero kanpai itxurakoa edo ganbila eta azkenean zabaldu egiten da. Titi apur batekin eta ertzak biribilkatuta egoten dira luzaroan; gero, luzatuta eta izurtuak geratzen dira. Azalak kolore gris zikina edo gris-marroia du, hezetasunarekin oso sentikorra eta denbora lehorrarekin zurbildu egiten da.

Orriak: Eskotatuak, itsatsiak, zabal, desberdinak, hasieran grisaxkak eta gero marroi-arrosak.

Orri Eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, lodixeagoa oinarrian, hasieran betea, baina laster barnehutsa, eta zurixka, luzetarako zuntz-txiki ilunago eta distiratsuekin.

Haragia: Lodia kapelaren erdian eta oso mehea ertzetan. Zurixka da eta irin usaina eta zaporea ditu.[2]

Etimologia: Entoloma terminoa grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Aprile epitetoa berriz latinetik dator, apiril esan nahi duen "aprilis" hitzetik. Bere hazteko garaiagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri ona da.

Nahasketa arriskua aldatu

Entoloma clypeatum bezalako udaberriko Entolomen taldean dago, hau bereizten da aprile-tik , soropildua hazten delako, oina leuna, zuria, zuntzik gabea, eta iluna duelako. Entoloma sinuatum toxikoa udazkenean bakarrik hazten da, eta, beraz, udaberriko Entolomen bilketa seguruagoa da.

Sasoia eta lekua aldatu

Apirilean hostozabalen basoetako lurzoru hareatsu eta buztintsuetan agertzen da.[3]

Banaketa eremua aldatu

Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 279 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 249 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu