Apple Bandai Pippin, estilizatua PiP P!N, Apple Computer enpresak diseinatutako bideokontsola bat da. Apple Macintosh plataforman oinarritua dago, Mac OS sistema eragilea erabiltzen zuen.

Apple Bandai
bideokontsola eta bideokontsola
Fabrikazioa
FabrikatzaileaBandai (en) Itzuli
GaratzaileaApple Inc.
Historia
Sorrera1995eko irailaren 1a
Amaiera1997ko abenduaren 1a
AurrekoaPlaydia (en) Itzuli
Honen partefifth generation of video game consoles (en) Itzuli
Ezaugarriak
CPUPowerPC 603 (en) Itzuli
Sistema eragileaClassic Mac OS (en) Itzuli

1996-1997 artean ekoitzia izan zen eta Apple enpresak bideokontsolen merkatuan sartzeko saiakera izan zen. Denera 42.000 bideokontsola saldu ziren.

Bideokontsola honen helburua CDak erabiltzen zituen ordenagailu merke bat izatea izan zen, bereziki bideo-jokoentzat, baina merkaturatu zen garaian nagusi ziren Sony PlayStation, Nintendo 64 eta Sega Saturn ahalmen askoz gehiago zuten bideokontsolen aurrean porrot egin zuen.

Kanpo estekak aldatu