Apolonio Tyanakoa

Artikulu hau filosofoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Apolonio».

Apolonio Tyanakoa[1] (antzinako grezieraz: Ἀπολλώνιος ὁ Τυανεύς; Tyana, Kapadozia, c. 15- Efeso, c. 98) Asia Txikiko filosofo neopitagorikoa izan zen. Bere bidaia luzeetan ohituren erreforma aldarrikatu zuen Pitagorasen dotrina oinarritzat hartuz. Haren pertsona eta bizitza elezaharretako lainoetan murgildurik ageri dira. Vespasiano enperadoreak begiramena zion, baina Domizianok jazartu eta erbesteratu egin zuen. Haren Pitagorasen bizitza Porfirio eta Janblikok erabili zuten. Beste zenbait lan: Igarketari buruzko tratatua, Orakuluak, Epistolak.

Apolonio Tyanakoa
Apollonius of Tyana.jpg
Bizitza
Jaiotza Tyana (en) Itzuli, 15
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Efeso, 100 (84/85 urte)
Heriotza modua : ezezaguna
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerak filosofoa eta matematikaria
Influentziak Pitagoras
Mugimendua Eskola neopitagorikoa

ErreferentziakAldatu