Apirileko arrain

Apirileko arraina apirilaren 1ean egiten den txantxa da, batez ere lagun, senide edo ezagunei, baina baita ere hedabidetan[1].

SorreraAldatu

Jaialdi honen sorrera ez da guztiz ezaguna, hala ere litekeena da Karlos IX.a Frantziakoaren garaietan sortua izatea.

XVI. mendean, Frantzian Urteberri ospatzeko jaialdiak martxoaren 25ean hasi eta apirilaren 1ean bukatzen ziren[2]. 1564an erregeak gregoriotar egutegia ezarri zuenean urtarrilaren 1era mugitu zuen. Kondairak dio kontrakoek martxoaren bukaeran jaiak antolatuz eta opariak eginez jarraitu zutela eta, aldekoek, aurrekoak irrigarri uzteko asmotan, zentzugabeko opariak eta asmaturiko jaiak egiteari ekin ziotela[3]. Honek tradizio bilakatu eta urtero txantxak egiten zituzten.

"Arraina" izena zodiakorekin lotura estua du, egun horretan eguzkiak piscis izar-multzoa uzten baitu.

HedapenaAldatu

Frantziatik herrialde askotara zabaldu zen ohitura:

  • Frantzia eta Kanadan: poisson d'avril («apirileko arraina») da.
  • Alemania eta Austrian: Erster April («apirilaren lehena») da.
  • Herbeheretan eta Flandrian: 1 aprilgrap eta aprilvis da hurrenez hurren.
  • Portugal eta Brasilen: dia da mentira («gezurraren eguna») da.
  • Galizia: día dos enganos («gezurraren eguna») da.
  • Kroazian: prvi april («apirilaren lehena») da.
  • Italian: pesce d'aprile («apirileko arraina») da.
  • Japonian.
  • Anglo-esferan (EB, AEB, Australian eta abar.): April Fools' Day («apirileko kaikuen eguna») da.
  • Errumanian: 1ro April "Ziua Pacalelii" da.
  • Polonian: prima aprilis da.
  • Suedian: april april din dumma sill, jag kan lura dig vart jag vill diote.
  • Menorkan: Dia d'enganar («iruzur egiteko eguna») da.

ErreferentziakAldatu

  1. sustatu.com. (2006-04-03). Apirileko arrainak sarean. .
  2. (Frantsesez) Amerval, Eloy d'. (1991). Le livre de la deablerie. Librairie Droz ISBN 978-2-600-02672-7. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  3. (Ingelesez) «April Fools’ Day | Origin, History, Meaning, & Facts» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).

Ikus, gaineraAldatu


Kanpo estekakAldatu