Apalatxe Mexiko Golkoko iparraldeko itsas bazterrean bizi zen tribuko kidea izan zen. Florida penintsularen ipar-mendebaldean bizi zen tribu jendetsu hori; ingelesek deuseztu zuten 1705ean.[1]

Apalatxeak

Apalatxeen bandera
Biztanleak guztira
Tribua desagerturik, egun 250-300 lagun inguru apalatxetzat dute bere burua
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Ameriketako Estatu Batuak: Florida, gero Luisiana
Hizkuntza
Apalatxera
Erlijioa
Erlijio tradizionala, katolizismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Muskogear herriak

Jada Hernando de Sotok XVI. mendean kontaktatuak[2], amerindiar etsaiek, europar gaixotasunek eta europarren egoteak biztanleria murriztu zuten. Bizirik irten zirenak sakabanatu eta beste tribuekin bat egin zuten, batez ere egungo Luisianan. Luisianako Rapides parrokian bizi diren 300 lagun inguruk egun bere burua apalatxetzat dute.

Erreferentziak aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Brown, Robin C.. (1994). Florida's First People. Sarasota, Florida: Pineapple Press, Inc ISBN 1-56164-032-8..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.