Antsa Ramiritz
Antsa Ramiritz edo Antsa Aragoikoa (c. 1045-1097ko apirilaren 5 eta abuztuaren 16 artean), «Antsa Andrea kondesa», aragoiar noblea izan zen.
Antsa Ramiritz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jaka, c. 1045 |
Herrialdea | Aragoiko Erresuma |
Heriotza | Santa Cruz de la Serós, 1097ko apirilaren 5 eta abuztuaren 16 artean (51/52 urte) |
Hobiratze lekua | Las Benitas monasterioa Santa María de Santa Cruz de la Serós |
Familia | |
Aita | Ramiro I.a Aragoikoa |
Ama | Ermesenda Foixkoa |
Ezkontidea(k) | Ermengol III.a Urgellgoa |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | Ximeno etxea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana |
Jarduerak |
Biografia
aldatuAita Ramiro I.a Aragoikoa, Aragoiko lehendabiziko konde burujabe (1035-1063/9) eta Sobrarbe eta Ribagortzako kondea (1045-1063/9), eta ama Gisberda, Bernardo Roger Foixkoaren alaba, izan zituen. Beraz, Antso Remiritz Aragoiko eta Iruñeko erregea[1] eta Gartzia, Iruñeko apezpikua bere nebak eta Urraka eta Teresa bere ahizpak ziren.
1063an Ermengol III.a Urgellgoarekin ezkondu zen.[2] Hurrengo urtean, Ermengol, gurutzadaren ondorioz, Barbastroko tenente bilakatu zen baina 1065eko apirilean hil zen hiria defendatuz Al-Muqtadir Zaragozako taifaren buruzagiak zuzendutako kontraerasoan.
Hau da, hogei urte besterik ez zituenean, alargun geratu zen eta senarraren titulua bereganatu zuen. Harrezkero, nebaren alde egin zuen konderritik. Litekeena da Antsa bera 1068an jaiotako Petri infantearen hezkuntzaz arduratzea, 1071n erregeak Elisabet Urgellgoa zapuztu baitzuen.[3]
San Pedro de Siresako monasterioaren emakumezkoentzako baliokidea zen Santa Cruzko monasterioa babestu, zuzendu eta kudeatu zuen, nahiz eta botodun moja izan ez.
1071. urte inguruan, nebak Felizia Roucykoa ezkondu zuenean, erregearen tenentziez arduratu zen. Agirietan San Urbezko (1074tik aurrera), Santa Cruz de la Serósko (1074-1094), Atarésko (1083) eta San Pedro de Siresako (1082-1095eko amaiera) tenente moduan agertu zen eta baita garai haietako neba eta ilobaren agirietan ere.
Ohiz kanpokoa eta zuzenbide kanonikoaren aurkakoa bazen ere, 1082 eta 1083 artean Iruñeko elizbarrutia kudeatu zuen, Gartzia bere anaia bera ere baztertuz. Huescako katedralean dagoen 1082ko agiri batek in sede episcopale Iruniensis cometissa domna Sancia in conmendatione (Iruñeko gotzain-egoitzan Antsa andrea kondesa aginduz) dio.[2][4][3] Egoera bitxi honen arrazoia teologikoa izan liteke: Antso Remiritz erregeak, 1068an Erromara bidaiatu zenetik Aita Santuaren basailua zena, hispaniar edo mozarabiar erritua erromatarren mesede ordezkatzearen aldekoa zen eta Gartzia anaiak Aita Santuaren eskaera honen kontrakoa izan zen.
Era berean, ohiz kanpokoa ere bazen 1082tik aurrera, San Pedro de Siresakoren bezalako gizonezkoentzako monasterio bat kudeatzea, are gehiago, Erresuma osoko gune kultural eta politiko nagusienetariko bat izanda.
Neba baino luzeago bizi izan zen eta 1095ean, neba hil eta urtebetera, testamentua egin eta berak agindutakoa bete zuela esan zuen.
Hilobia
aldatuLitekeena da Antsa andreak berak agindu izana bere hilobia egiteko, guraize aulki batean eserita dagoen emakume baten irudiarekin apaindua dago. Garai haietan prelatu nagusiak irudikatzen ziren horrela, beraz, litekeena da Antsak berak horrela aginduta izatea. Hilobia egun Jakako beneditarren komentuan dago, Santa Cruz Siresakoaren komunitatea bertara mugitu baitzen.
Erromanikoko hilobi hau oso ondo kontserbatua dago. Bi metro luze neurtzen dituen harrizko bloke bat da, lau aldeetan zizelkatua eta barruan hustua. Burualdean bi grifo ditu aurrez aurre, eta oinaldean krismoi hirukoitza. Sarkofagoaren atzealdean, ondoren kalitate gutxiagoko artista batek zizelkatutako zalditeria eszena batzuk agertzen dira.[5]
2011n Zaragozako Unibertsitateak koordinatutako ikerketa batek hilobian 9 pertsonaren gorpuzkiak zeudela zehaztu zuen.[6] Ikerketa honen arabera, sarkofagoan Antsa andrearen, bere arreba Urraca eta Teresaren eta Oibarko Antsa amonaren gorpuzkinak topatu ziren.[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Constable, Olivie Remie. (1997). Lynn H. Nelson ed. Concerning King Sancho I of Aragon and His Deeds. in: Medieval Iberia: Readings from Christian, Muslim, and Jewish Sources. Pittsburgh: University of Pennsylvania Press ISBN 0 812 215 699..
- ↑ a b Durán Gudiol, A.. (1965). Colección diplomática de la catedral de Huesca. I Zaragoza, doc. 46 (1082) or..
- ↑ a b Lapeña Paúl, Ana Isabel. (2004). Sancho Ramírez, rey de Aragón (¿1064?–1094) y rey de Navarra (1076–1094). Gijón: Trea, 52-61 or. ISBN 84-9704-123-2..
- ↑ Goñi Gaztanbide, José. (1979). Historia de los obispos de Pamplona. I Iruñea, 226 or..
- ↑ «El sarcófago de Doña Sancha. Jaca románica, ruta de los edificios románicos más significarivos de Jaca y alrededores. Catedral y Puente de San Miguel de Jaca, Santa María de Iguácel, Santa María y San Caprasio de Santa Cruz de la Serós, hoteles, apartamentos, turismo rural y restaurantes. Modernismo, deportes, museos, agenda...» www.jaca.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Identificada genéticamente la primera dinastía de los Reyes de Aragón» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
- ↑ Baginen. Euskal Herriko historia emakumeen bitartez. Txalaparta ISBN 978-84-18252-03-7..