Antoniutti parkea Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen parke bat da.

Antoniutti parkea
Antoniutti parkearen ikuspegia, atzealdean Donibane auzoko etxebizitzak.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′N 1°39′W / 42.82°N 1.65°W / 42.82; -1.65
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1977
Arkitektura

Kokalekua aldatu

Zitadela-Takonera eremuan dago, Iruñeko Lehen Zabalgunea eta Donibane auzoen artean, eta Erreginaren aldapa kaleak, Joan XXIII.aren plazak, Armada etorbideak, Pio XII.a etorbideak eta Takonera parkeak inguratzen dute.

Parkea aldatu

1977an eraiki zen eta nagusiki patinaje jarduerarako gunea eta nahi duen ororentzako atsedenlekua da. Era berean, bertan, urte osoz hainbat kirol ekitaldi ospatu ohi dira.

Denera 41.000 metro karratuko azalera ditu. Erabilpen anitzeko 140x20 metro karratuko azalerako teilaturik gabeko pista argiztatua du, inongo harmaila edo aldagelarik gabea.

Antoniutti eta Takonera parkeen artean San Nikolas atea dago.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea

Kanpo estekak aldatu