Ireki menu nagusia

Antonio Pérez del Hierro

Antonio Pérez del Hierro (Valdeconcha, Guadalajara, 1540 - Paris, 1611ko apirilaren 7a) gaztelar politikaria izan zen.

Antonio Pérez del Hierro
Antonio Perez, Ponz.jpg
Bizitza
Jaiotza 1540, 1534 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gaztela
Heriotza Paris1611ko apirilaren 7a (76/77 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Juana Coello Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Alcalako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta diplomazialaria

BizitzaAldatu

Salamancan eta Italian egin zituen ikasketak. Filipe II.aren idazkari eta Estatu Idazkaria izan zen. Badirudi 1578ko martxoaren 31n Juan de Escobedo, Joan Austriakoaren idazkaria hilarazi zuela, eta Filipe II.a nahasi zuen hilketa horretan.

Auzi luze baten eta torturak jasan ondoren, kartzelan sartu zuten, baina Perezek kartzelatik ihes egin zuen. Gaztelako justiziari ihes egiteko, Zaragozara alde egin zuen eta, arbaso aragoiarrak zituenez, Aragoin bilatu zuen geriza, eta erresuma hartako foruen babesean jarri zen. Gauzak horrela bertako foruei heldu zien horien arabera epaitua izateko.

Felipe II.ak Inkisizioaren aurrean salatu zuen Pérez; izan ere, auzitegi horrek eskumena zuen bai Gaztelan, baita Aragoin ere. Aldiz, haren kasua ez zen erlijiosoa eta, beraz, ez zen Inkisizioaren jurisdikziopekoa, erresuman erresumako foruei lotua baizik, baina erregeak auzia bihurritu zuen Antonio heretikotzat jo ahal izateko. Inkisizioak esku hartu eta heriotzara kondenatu zuen heretiko zelaren akusaziopean.

Zigorrak, baina, istilu larriak sortu zituen 1591ko Zaragozan, Aragoiko foruak hautsi zirela uste baitzuten: istiluek Aragoiko justizia zen Joanes V.a Lanuzakoa izan zuten buru. Felipe II.ak armada bidali zuen. Errege-tropek matxinada menperatu zuten, eta Joanes Lanuzakoa exekutatu egin zuten. Antonio Pérezek Aragoitik Nafarroa-Biarnora ihes egin zuen 1591n, eta Frantzian hil zen ahanzturan.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Pérez del Hierro  

Ikus, gaineraAldatu