Ireki menu nagusia

Antonio Pérez Prados (Sesma, Nafarroa, 1953ko irailaren 23a[1]) ikerlaria eta irakaslea da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea.

Antonio Pérez Prados
Bizitza
Jaiotza Sesma1953ko irailaren  23a (65 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea

Matematikan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean, eta doktoregoa ere han egin zuen. Zaragozako Unibertsitateko Estatistika Sailak eskainitako beka bati esker lortu zuen irakasle gisa izandako lehen esperientzia. Geroago, irakasle-laguntzaile, irakasle-lagun eta irakasle titularra izan da Zaragozan bertan. 1989-1990 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan katedra lortu eta bertan hasi zen irakasle-lanetan. Ordutik aurrera, hainbat kargu izan ditu NUPn. Doktore tesiak zuzentzen ditu, eta hainbat lan kaleratu ditu: bost liburu, lau monografia eta hogeita hamar artikulutik gora. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore aukeratu zuten 1995ean, eta 1999an berrautatua izan zen.

ErreferentziakAldatu