Antonio Luis Baena Tocón

Espainiar militar eta funtzionarioa

Antonio Luis Baena Tocón (1915-1998) espainiar militar eta funtzionarioa izan zen, Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo urteetan Francisco Francoren diktadurako hainbat auzitegi militarren parte izan zena.

Antonio Luis Baena Tocón
Bizitza
Jaiotza 1915
Herrialdea  Espainia
Heriotza 1998 (82/83 urte)
Jarduerak
Jarduerak gudaria eta funtzionarioa

BiografiaAldatu

 
Miguel Hernández gartzelan (1939)

1939 eta 1943 artean, alferez zela, Baena Tocón Prentsa Auzitegi Bereziari esleitu zitzaion.[1] Auzitegi honen lana Espainiako Bigarren Errepublikan komunikabideetan idatzi zuten pertsonak jazartzea eta purgatzea zen. Instrukzio-epailearen aginduz, Baena Tocónek Madrilgo Udal Hemeroteka ikertu zuen, idazleen eta kazetarien izenak jasoz, baita beren literatur lanetan burutu zituzten ustezko delituak ere.[2]

Hortaz gain, Baena Tocón Prentsa Auzitegi Berezi honekin lotutako hainbat gerra-kontseiluetako kide izan zen; besteak beste, 1940ko martxoan Miguel Hernández olerkariari heriotza-zigorra ezarri ziona (gero 30 urtetako kartzela-zigorrera kommutatu zitzaion). Baena Tocón prozesu honetako idazkaria izan zen, nahiz eta Zuzenbide Lizentziaturako irakasgai gutxi batzuk baino gaindituak ez izan.[3]

1966ko ekainean, Antonio Luis Baena Tocón Kordobako Udaleko kontu-hartzaile izendatu zuten;[4] lan honetan jardun zuen erretiroa hartu arte.[5] Hori baino lehen, Aldundiaren ikuskatzaileorde izana zen; biak ala biak, diktaduran ohikoa zen bezala, erregimenaren zerbitzura egindako merituen ordainetan.[6]

PolemikaAldatu

2019ko ekainean, bere semeak eskatuta, Alacanteko Unibertsitateak, Antonio Luis Baena Tocónek Miguel Hernándezen prozesuan izandako parte hartzeari buruzko informazio guztia bere artxibo dijitaletatik ezabatu zuen.[2] Honek Streisand efektu bat sortu zuen, Baena Tocónen izena trending topic bihurtuz.[7]

ErreferentziakAldatu

  1. Ríos Carratalá, Juan A., 1958- Nos vemos en Chicote : imágenes del cinismo y el silencio en la cultura franquista ISBN 9788497173995 PMC 933229673 . Noiz kontsultatua: 2019-06-19.
  2. a b (Gaztelaniaz) Bono, Ferran (2019-06-18) «La Universidad de Alicante borra en Internet el nombre del secretario del juicio contra Miguel Hernández» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-06-19.
  3. Carratalá, Juan A. Ríos (2015) «El caso Diego San José, la sombra de Miguel Hernández y el juez humorista» Anales de la literatura española contemporánea, ALEC (1): 355–375 ISSN 0272-1635 . Noiz kontsultatua: 2019-06-19.
  4. (Gaztelaniaz) Levante-EMV «Los verdugos de Miguel Hernández» www.levante-emv.com . Noiz kontsultatua: 2019-06-19.
  5. (Ingelesez) «Antonio Luis Baena Tocón nuevo interventor del ayuntamiento de Cordoba» Habilitados Nacionales . Noiz kontsultatua: 2019-06-19.
  6. Blanco, Miguel Ángel del Arco; Anderson, Peter (2011) «Construyendo la dictadura y castigando a sus enemigos. Represión y apoyos sociales del franquismo (1936-1951)» Historia social (71): 125–141 ISSN 0214-2570 . Noiz kontsultatua: 2019-06-19.
  7. (Gaztelaniaz) Cuando intentas borrar la historia y te comes un efecto Streisand como un piano 1560867424 . Noiz kontsultatua: 2019-06-19.