Antoju errota, 1725ean dokumentu batean lehen aldiz aipatua, euskal nekazari inguruko estilokoa da. Irungo , Katean, Bentak auzoan dago, Antoju baserrian, Mokozorotzen errekaren eskuinean, Elatzeta mendiaren azpian.

Antoju errota
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaIrun
Koordenatuak43°19′23″N 1°49′23″W / 43.3231°N 1.8231°W / 43.3231; -1.8231
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1725

Historia aldatu

1725ean lehen aldiz aipatua, 1847an 2.400 anega ehotzeko ahalmena zuen baina bakarrik 600 egiten zituen. 1890ean egin zen erroldan ere jasoa dago baina zerbait gertatu behar izan zuen zeren eta 1900ean, jabeak Juan Jose Aginagaren proiektua jarraituz, errota berreraikitzeko baimena eskatu baitzuen. 1933an irina egiteko errota publikoa bezala alta jaso zuen, 1963 arte. 1970ean Ur-publikoen ustiatzeko Erregistro Berezian onartua izan zen. Urte horretan errotarri bakarra zuen. Oraindik-orain egun kantitate txikietan baina badabil. Errotak jabe desberdinak izan ditu: Gabriel Saenz Izquierdo (1703), Santiago Lalanne (1900) eta Bizente Lekuona Labandibar (1980).[1]

Ezaugarriak aldatu

Errota honek kristalezko leiho bat zuen biltokian ehotzeko zenbat ale gelditzen zen ikusteko. Ura biltegitik tutu metaliko baten bidez tunel batera heltzen da. Errotaren ormetan burni-zepa aurkitu da; horren arabera pentsatzekoa da historikoki inguruan burdinola bat zegoela baita ere.

Babespena aldatu

Errotak partzialki babestuta dago: Balizko Arkeologia Guneen Aurretiazko Aitorpena egin zitzaion (1997/09/11 ko erabakia (EHAO 208.zk., 1997ko urriaren 30) eta herri mailako ondarea, 2008ko Irungo Ondarearen Katalogoan jasota.

Arriskuak aldatu

Abiadura Handiko Trenaren proiektuak joa dago.

Bibliografia aldatu

  • Antxon Agirre Sorondo: Los molinos de Irun.- Irun, 1992, LUKT, 10.zk.: 217 or.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu