Antizitera
Antizitera (grezieraz: Αντικύθηρα Antikythera) Greziako uharte txikia da. Peloponesoren hegoaldean eta Kretako ipar-mendebaldean dago. Bere zabalera 20 km²koa da eta 68 biztanle ditu. Aintzinaroan Aigilia (Αἰγιλία) izena zuen. Egun Zitera uharteko menpe dago.
Antizitera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 0 m |
Mota | uharte |
Luzera | 10,5 km |
Zabalera | 3,5 km |
Azalera | 19,776 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°51′51″N 23°18′18″E / 35.8642°N 23.305°E |
UTC ordua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Honen parte da | Joniako Uharteak |
Estatu burujabe | Grezia |
Erakunde autonomo | Decentralized Administration of Attica |
Eskualdea | Atika |
Unitate periferikoa | Islands Regional Unit |
Udalerria | Kythira Municipality |
Ur-gorputza | Jonikoa |
Leku geografikoa | Joniako Uharteak |
Historia
aldatuMunduan oso ezaguna egin da haren inguruko uretan aurkitu diren Antzinako Greziaren objetkuei esker, bereziki Antiziterako mekanismoa eta Antiziterako efeboa.
Uhartearen iparraldean antzinako hiri bateko erorkinak ikus daitezkeen muino bat dago, batzuetan bost metroko altuera gainditzen duten harresiz inguratua. Indusketa arkeologikoak urtero egiten dira gune hau hobetzeko asmoz.
Fauna
aldatuAntizitera hegazti migratzaileentzat oso leku garrantzitsua da haien sasoiko mugimenduetan. Batez ere duen kokapen geografikoagatik eta gizakiaren eragin txikiari esker, inguru lasaia eskaintzen du hegaztientzat. Halaber, uhartean Eleonor belatz (Falco eleonorae) hegaztiaren munduko ugaltze koloniarik handiena du. Uhartean hegaztien migrazioaren azterketarako garrantzia Onitologoen Antizitera Behatokia (A.B.O) dago.[1] Uharteak ahuntz basatien populazio handia ere badu.
Uhartean jaiotako ospetsuak
aldatu- Andreas Anagnostakis (1826-1897) fisikaria.