Ireki menu nagusia

Antifanesantzinako grezieraz: Ἀντιφάνης— (K.a. 408 - K.a. 334) Grezia klasikoko komedia idazle garrantzitsuenetakoa da.

Antifanes
Bizitza
Jaiotza AtenasK.a. 408
Herrialdea Antzinako Atenas
Talde etnikoa greziarra
Heriotza AtenasK.a. 334
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerak komediagilea eta poeta
Mugimendua erdialdeko komedia

Atzerritarra (agian Marmarako itsaso aldekoa, Esmirnakoa edo Rodaskoa) omen zen, baita esklaboen seme ere. Atenasen kokatu zen, non 387. urte inguruan idazten hasi zen. Oso emankorra zen: 200 komedia baino gehiagoren izenburuak eta zati garrantzitsuak gorde dira, bereziki Ateneo Naukratiskoari esker. Bere antzerkiek mitologiaren inguruko gaiak lantzen dituzte batez ere; beste batzuek, ordea, pertsonak, lanbideak edota berezitasun nazionalak aipatzen dituzte. Hirurogeita hamalau urte zituela hil omen zen madarikazio baten ondorioz. Besteak beste, garaiko pilota jokoa deskribatu zuen:

« Pilota hartu eta gozatu egiten zuen bati eman, bestea saihestu, hirugarren bati eskuetatik kendu, beste bat geldiarazi... oihu biziz egiten zuen zarata: "kanpora, luze, beregana, gainetik, behera, gora, labur, bota berriro bira eginez". »

[1]


ErreferentziakAldatu

  1. (Euskaraz) Kondaira.