Antònia Pascual Flaquer

Balear komunista fusilatua

Antònia Pascual Flaquer (Capdepera, Balearrak, 1911Porreres, Balearrak, 1937ko urtarrilaren 5ean) Espainiako militante komunista izan zen. Haren ama, Catalina Flaquer, ahizpa Maria, eta Roges des Molinar izeneko gainontzeko taldekideekin fusilatu zuten Antònia Porrerasko hilerrian.

Antònia Pascual Flaquer

Bizitza
JaiotzaCapdepera, 1911
Herrialdea Espainia
HeriotzaManacor1937ko urtarrilaren 5a (25/26 urte)
Heriotza moduaerailketa: bala zauria
Familia
AmaCatalina Flaquer
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakbrodatzailea eta politikaria
KidetzaRoges des Molinar (en) Itzuli

Biografia

aldatu

Antonia Capdeperan jaio zen, baina familiarekin Molinar de Palma auzoan kokatu zen, bere ama, Catalina Flaquer, senarragandik banandu berria zen, eta han saskiak eginez irabazten zuten bizimodua. Antonia ahizpa zaharrena zen eta Singer Etxean lan egiten zuen, Mallorcako Corten plazan. «Bultzada handiko pertsona» omen zen .[1]

Familia osoa Alderdi Komunistari atxikita zegoen, baita haren bikotekide Luis Montero bezala, eta hura ere fusilatu egin zuten. Errepublikaren garaian, mitin ugaritan hartu zuen parte; horietako bat Emakume Langilearen Egunaren ospakizuna izan zen, Antonia, amarekin batera joan zen, eta diskurtsoa egin zuen Santa Katalina auzoan, 1936ko martxoaren 8an, erdiezkerreko alderdietako emakumeen ekitaldian. Egun horretan bertan, Herriko Etxeko mahaiburu izan zen eta oroitzapenaren jatorriaz eta zentzuaz hitz egin zuen. Beste ekitaldi batean ere parte hartu zuen, Llucmayorreko emakumeentzat antolatutakoan.[1]

1934an espetxeratu zuten, Estatu Katalanaren Aldarrikapenaren ondorioz. 1936an, estatu-kolpearekin, Antonia desagertu egin zen lehen egunetan, baina atxilotu eta Can Salesko (Palma) emakume-espetxera eraman zuten, eta han amarekin eta Maria ahizparekin bildu zen.[2][1]

1937ko urtarrilaren 5eko gauean, Aurora Picornellekin (Molinar auzoko bizilaguna) eta Belarmina González Rodríguezekin batera, ama eta alabak fusilatu egin zituzten Porreresko hilerrian. Harrezkero, Roges des Molinar deitzen zaie.[3]

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu