Anssumane Fati Vieira (Bissau, Ginea Bissau, 2002ko urriaren 31) futbol arloan Ansu Fati gisa ezaguna, Ginear jatorriko espainiar futbol jokalaria da, Bartzelona Futbol Klubean ezker hegaleko gisa dihar duena. Espainiako selekzio nazionalarekin ere jokatzen du.

Ansu Fati

Bizitza
JaiotzaBissau2002ko urriaren 31 (21 urte)
Herrialdea Ginea-Bissau
 Espainia  (2019 -
BizilekuaHerrera
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bartzelona Futbol Kluba2019 / 8022
Espainiako futbol selekzio nazionala2020 / 41
Brighton & Hove Albion F.C.2023ko irailaren 1a /
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
Kirol zenbakia31
Altuera178 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

IMDB: nm11577159 Facebook: Anso-fati-103189247731726 Twitter: ansufati Instagram: ansufati TikTok: ansufati UEFA: 250117471 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Sevillaren harrobian egon zen, baina jubenilak baino lehenago Bartzelonak fitxatu zuen. Beheko kategorietan Takefusa Kuborekin jokatu zuen, Ansuk urte bat zaharragoekin jokatu ohi zuelako. 2019-2020 denboraldia, bere agerpenarena, jubeniletan hasi zuen, baina lehen taldean jazo ziren hainbat lesio tarteko, Ernesto Valverdek deitu zuen 2.jardunaldiko Betisen aurkako partidurako eta 12 minutu jokatu zituen. 31 dorsalarekin debutatu zuen, eta taldeak 5-2 irabazi zuen. 16 urterekin egindako debut horren ondoren, 3.jardunaldian Osasunaren aurka bere lehen gola gertatu zen. Bigarren zatian atera zen, eta buruz, lehen gola erdietsi zuen. Berak bi gol sartu zituen lehen aldia Levanteren aurka izan zen 2020ko otsailaren 2an izan zen. Bere beste marketako bat da Txapeldunen Ligan gol bat sartu duen jokalari gazteena dela, Milango Interri 2019ko abenduaren 10ean sartu zion golarekin. Partidu horretan 5 minutu faltan atera zen eta marka hori hautsi.

Estadistikak aldatu

Kluba Mail. Denboraldia Liga Kopak (1) Txapelketa internazionalak (2) Guztira (3)
Neur. Golak Asist. Neur. Golak Asist. Neur. Golak Asist. Neur. Golak Asist.
Bartzelona 2019-20 21 6 1 4 0 0 4 1 0 29 7 1
Guztira klubean 21 6 1 4 0 0 4 1 0 24 5 1
Guztira bere ibilbidean 21 6 1 4 0 0 4 1 0 29 7 1

Selekzio nazionala aldatu

Ansu Fatik 2020ko irailaren 3an, 17 urterekin, egin zuen debuta Espainiako selekzio nazionalarekin. Ordutik 4 partidu jokatu ditu, gol bakarra sartuz. Aurretik, Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin bi partidu jokatu zituen.