Anostrazeoak (Anostraca, (grezieraz: Oskolik gabea) Krustazeo Branchiopoda Ordena dira, Sarsostraca azpiklaseko bakarra.

Anostraca
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaArthropoda
KlaseaBranchiopoda
Ordena Anostraca
Sars G.O., 1867
Datu orokorrak
Habitatvernal pool (en) Itzuli

Ezaugarriak aldatu

Beste branchiopodoen aldean, Anostraca ordenakoek exoeskeleto (kutikula zurruna) ez dute eta ezta ere babesteko beste egiturarik. Begi konposatuak dituzte.

Sabela argiruntz jarrita igeri egiten dute. Iragazketaren bidez elikatzen dira. Haien dieta materia organikoa eta mikroplanktoneko organismo txikiak dira.

Sexu dimorfismo handia dute. Arrek antena handiak dituzte, hagin modukoak; kopularen unean emeak heltzeko erabiltzen dituzte. Emekeek, aldiz, ugalketa garaian obisaku oso nabaria erakusten dute.

Taxonomia aldatu

Anostrazeoek zazpi familia dituzte.[1]

Espezie ezagunak aldatu

Ordezkari ezagunena Artemia salina da baina, akuikultura izan duen zabalkundearen ondorioz, Artemia franciscana mundu osoan merkaturatu da. Añanako Gatz Haraneko (Araba) ur gesaletan aldiz Artemia parthenogenetica espeziea bizi da. Haien itxura Jurasikotik ez da aldatu eta fosil bizidunen kontsiderazioa dute. Putzuetan eta aintziretan aurkitzen zaie, bereziki ur gatzatikoak eta iraunkorrak ez direnetan.

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. J. W. Martin & G. E. Davis (2001). 132 or.

Kanpo estekak aldatu