Anna Löwenstein (1951ko martxoaren 8a) britainiar esperantista eta idazlea da[1].

Anna Löwenstein

Bizitza
JaiotzaIngalaterra1951ko martxoaren 8a (73 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Renato Corsetti (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
esperantoa
Jarduerak
Jarduerakesperantista, idazlea eta esperantologist (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaEsperantoaren Akademia
Universal Esperanto Association (en) Itzuli
Izengoitia(k)Anna Brennan

Twitter: AnnaLowenstein Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Heinz Bernard aktorearen alaba da[2].

1977tik 1981era Esperanto Elkarte Unibertsalean lan egin zuen. 1979an, Anna Brennan izenagoitiaz, Sekso kaj Egaleco aldizkari feminista sortu zuen eta bertako zuzendaria izan zen 1988ra arte[3]. ATEO esperantista ateoen erakundeko kide ere bada[4].

Ez-fikziozko liburu batzuk eta bi eleberri idatzi ditu. The Stone City (La Ŝtona Urbo) eleberri historikoa 1999an argitaratu zuen ingelesez eta esperantoz, eta geroztik frantsesera (2010) eta hungarierara (2014) itzuli dute. Bigarren eleberria, Morto de artista, esperantoz argitaratu zuen 2008an[5]. Esperanto mugimenduan kazetari, irakasle eta aktibista gisa ezaguna da, eta 2001etik Akademio de Esperantoko kidea da. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du esperantoa irakasten[6].

2019an Urteko Esperantista izan zen[7].

Renato Corsetti esperantistarekin ezkonduta dago. Lehen Italian bizi ziren, baina gaur egun Londresen bizi dira[8]. Haien bi semeek txikitatik esperantoz hitz egiten dute[5].

Lanak aldatu

  • La Ŝtona Urbo (1999)
  • Rusoj loĝas en Rusujo (2007)
  • Morto de artisto (2008)
  • Konciza klarigo pri la landonomoj (2009)
  • La Memoraĵoj de Julia Agripina (2021)

Erreferentziak aldatu

  1. (Esperantoz) «Trarigardo de la E-Gazetaro» Polskie Radio 2004-05-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-07-22) (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  2. (Ingelesez) Ceremonial Handover of Painting by Stan Young to Lidice Collection And Closing of the Exhibition “Den Lismono ... The Image is Worth Thousands of Words”. Lidice: Lidice Gallery (argitaratze data: 2017) (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  3. (Ingelesez) Sutton, Geoffrey. (2008). Concise Encyclopedia of the Original Literature of Esperanto. Mondial, 572-573 or. ISBN 978-1-59569-090-6. (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  4. (Esperantoz) «Estraro de ATEO» Ateista Tutmonda Esperanto-Organizo (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  5. a b (Esperantoz) «Sekso kaj Egaleco» Gazetateko (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  6. (Ingelesez) «Learn Esperanto with Anna Lowenstein» Pep Talk Radio (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  7. (Esperantoz) Fischer-Kotowski, Paweł. «Anna Löwenstein: la Esperantisto de la Jaro 2019» La Ondo de Esperanto 12 2019-12-14 (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  8. (Esperantoz) «MvP008 Esperanta kulturo» Movada vidpunkto (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).

Kanpo estekak aldatu