Urteko Esperantista (esperantoz: Esperantisto de la Jaro) La Ondo de Esperanto aldizkariaren editoreek urtero ematen duten saria da. 1998an sortu zen. Halina Gorecka buru duen nazioarteko epaimahaiak aukeratzen du sariduna.

Urteko Esperantista
Motaohorezko titulu
Wikimedia information list (en) Itzuli
Indarraldi1998 - 
Sari-emaileaLa Ondo de Esperanto (en) Itzuli
Huang Yinbao, 2017ko Urteko Esperantista
Stefan MacGill, 2016ko Urteko Esperantista

Saridunak aldatu

  • 1998: William Auld (1924-2006), eskoziar poeta eta itzultzailea, batez ere esperantoz idatzi zuena.
  • 1999: Kep Enderby (j. 1926), Munduko Esperanto Elkarteko presidente ohia.
  • 2000: hiru hautagaik boto kopuru berdina jaso zuten eta saria banatu zuten:
    • Hans Bakker (j. 1937), Afrikako esperantoaren aldeko mugimenduari lagundu zion ekintzailea;
    • Maŭro La Torre (1946-2010), italiar hizkuntzalaria, Interkulturo proiektuaren sortzailea;
    • Jouko Lindstedt (j. 1955 ), finlandiar irakaslea.
  • 2001: Osmo Buller (j. 1950), Munduko Esperanto Elkarteko presidentea.
  • 2002: Michel Duc-Goninaz (j. 1933), Nova Plena Ilustrita Vortaro de Esperanto hiztegiaren konpilatzailea.
  • 2003: Dafydd ab Iago (j. 1968), Bruselan lan egiten duen kazetari galestarra.
  • 2004: Helmar Frank (j. 1933), alemaniar matematikari eta irakaslea.
  • 2005: Povilas Jegorovas (j. 1955), lituaniar ekintzailea.
  • 2006: Bertilo Wennergren (j. 1956), Plena Manlibro de Esperanta Gramatiko liburuaren konpilatzailea.
  • 2007: Peter Zilvar (j. 1950)[1].
  • 2008: Ilona Koutny (j. 1953), Polonian bizi den hungariar hizkuntzalaria. Urteko Esperantista bihurtu den lehen emakumea[2].
  • 2009: Aleksandr Korzhenkov (j. 1958), errusiar kazetari eta idazlea.
  • 2010: Katalin Kováts (j. 1957), Herbehereetan bizi den hungariar irakaslea.
  • 2011: Dennis Keefe, estatubatuar irakaslea, hizkuntzen jaialdien sortzailea.
  • 2012: Peter Baláž (j. 1979), eslovakiar argitaratzailea.
  • 2013: Mark Fettes (j. 1961), Munduko Esperanto Elkarteko presidentea.
  • 2014: Mireille Grosjean, suitzar irakaslea.
  • 2015: Chuck Smith, Esperantozko Wikipediaren sortzailea, Duolingoko esperantoko ikastaroaren sortzailea.
  • 2016: Stefan MacGill, irakaslea eta aldizkarien editorea.
  • 2017: Huang Yinbao (j. 1962), txinatar agronomo, ekonomista eta ekintzailea[3].
  • 2018: Hori Jasuo (j. 1941), japoniar irakaslea, Esperanto-Sumoo proiektuaren sortzailea[4].
  • 2019: Anna Löwenstein (j. 1951), britainiar idazlea[5].
  • 2020: Fernando Maia Jr., COVID-19 pandemian kongresu birtuala gainbegiratu zuen Munduko Esperanto Elkarteko presidenteordea[6].
  • 2021: Halina Gorecka, errusiar idazle eta argitaratzailea[7].
  • 2022: Edmund Grimley Evans, britainiar matematikari eta informatikaria[8].

Erreferentziak aldatu

  1. (Esperantoz) «La Esperantisto de la Jaro» Esperanto.Org 2007-12-18 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007-12-20).
  2. (Esperantoz) Korĵenkov, Aleksander. (2008). «Ilona Koutny: La Esperantisto de la Jaro 2008» La Ondo de Esperanto.
  3. (Esperantoz) Gorecka, Halina. «Trezoro Huang Yinbao: la Esperantisto de la Jaro 2017» La Ondo de Esperanto 2017-12-15.
  4. (Esperantoz) Fischer-Kotowski, Paweł. «Hori Jasuo: La Esperantisto de la Jaro 2018» La Ondo de Esperanto 2018-12-15.
  5. (Esperantoz) Fischer-Kotowski, Paweł. (2019). «Anna Löwenstein: la Esperantisto de la Jaro 2019» La Ondo de Esperanto 12 (302).
  6. (Esperantoz) Fischer-Kotowski, Paweł. (2020). «Fernando Maia Jr: la Esperantisto de la Jaro 2020» La Ondo de Esperanto 4 (306).
  7. (Esperantoz) Fischer-Kotowski, Paweł. (2021). «Halina Gorecka: la Esperantisto de la Jaro 2021» La Ondo de Esperanto 4 (310).
  8. (Esperantoz) Fischer-Kotowski, Paweł. «Edmund Grimley Evans: La Esperantisto de la Jaro 2022» La Ondo de Esperanto 2022-12-15.

Kanpo estekak aldatu