Anna Callender Brackett
Anna Callender Brackett, Anna Brackett izenez ezagunagoa (1836ko maiatzaren 21a - 1911ko martxoaren 18a) Estatu Batuetako emakume filosofoa izan zen, itzultzaile, feminista eta hezitzaile gisa aritu zena. Karl Rosenkranz-en Pedagogics as a System itzuli zuen eta The Education of American Girls idatzi egin zuen, gizonen eta emakumeen hezkidetzaren aurkako arrazoiei erantzun bat emanez.
Anna Callender Brackett | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Boston, 1836ko urtarrilaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Summit, 1911ko martxoaren 18a (75 urte) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Framingham State University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa |
Biografia
aldatuSamuel Callender eta Carolina Bracketten alaba zen Anna. Bost anai-arrebetatik nagusia zen. Bere aita Estatu Batuetako Boston hirian merkataria zen, bere familia Sommervillen bizi zen bitartean.[1][2] Boston, Sommerville eta Abbot Academyko eskola publiko eta pribatuetara joan zen Brackert.
1856 urtean, Framinghameko estatuko irakaskuntza-eskolan graduatu zen, Massachusetts hirian zegoena, gaur egun, Framingham State University deitzen dena. East Brookfielden maistra bezala lan egin zuen eta Framinghameko eskola baten zuzendariorde izan zen.
1861 urtean, Anna zuzendariordea izan zen Charlestoneko eskola batean, Hego Carolinan. Amerikako Sezesio Gerraren hasieran, New Orleansera joan behar izan zuen, eta, gero, San Louisera, bertoko hegelianoekin elkartuz.
Zenbait testu filosofikoren ingelesezko lehen itzulpena berak argitaratu zuen, Karl Rosenkranz-en Pedagogyc a system garrantzitsuenetako bat nabarmenduz. Cambridgera (Massachusetts) denbora baterako itzulita, bigarren hezkuntzako eskola batean irakasteko, San Louisera itzuli zen.[3][4]
1863 urtean St. Louiseko irakasleen eskolako zuzendari izendatu zuten (Harris-Stowe State College), Estatu Batuetako bigarren hezkuntzako eskola bateko lehen zuzendaria izanik. Lorpen horrek nabarmen markatuko zuen etorkizunean bere irakasle-karrera. Agintaldi horretan, Brackettek ikasleek goi-mailako hezkuntzarako eta ikasketa liberalak ikas ditzaten lan egin zuen, lanbide hezkuntzarako prestakuntza gisa. Hezkuntza Batzordeari, bi proposamen egin zizkion eta onartu egin zizkioten. Lehena, adinari buruzko baldintza bat ezartzea izan zen, eskolan sartzeko; bigarrena, berriz, sartzeko azterketa egitea.
Irakaskuntzari buruzko ideiak
aldatuBere garaian erabiltzen ziren irakaskasteko ohiturak kritikatu zituen, Womanly qualities bezala definitzen zirenak: "Emakumeen Kualitateak" esan dezagun. Berak Hezkidetzaren aldeko ikuspegi feminista defendatzen zuen.[5] Brackettek honela definitu zuen irakaskuntza:
“Irakaskuntza lanbide bat da, beste lanbide batzuek bezalaxe; beraz, irakasleen eskolak hezkuntza-helburu bakarra izango luke, beste lanbide-eskolak bezalaxe modu paraleloan: beste inork ezin du bere lekua hartu edo bere lana egin, medikuntza-eskola batek eskubidea ezin duenez irakatsi; edo teologia eskola batek medikuntza ezin duenez eman”.
Brackettek beste ideia hau ere adierazi zuen:
“Eskatzen zaigu baita, emakumeen gaitasun guztiak landu eta gaitasun mental, moral eta fisikoak garatzeaz gain, hortik haratago, maisu-maistra on batentzat ezinbestekoak diren zenbait ezaugarri mental erakartzea eta entrenatzea. Eta horretarako arau eta metodo batzuk behar dira, Bigarren Hezkuntzan edo Lehen Hezkuntzan gertatzen ez dena.”
Erreferentziak
aldatu- ↑ Edward T. James, Janet Wilson James, Paul S. Boyer (1971). Mujeres americanas notables, 1607-1950: un diccionario biográfico. Mantenimiento de CS1: utiliza el parámetro de autores.
- ↑ El directorio de Boston. George Adams. 7 de septiembre de 1855. Consultado el 7 de septiembre de 2019, a través de Internet Archive.
- ↑ Rogers, D. (2005). The Journal of Speculative Philosophy, 1867-1893. P (73-74)
- ↑ Susan M. Lloyd (2000). "Brackett, Anna Callender (21 de mayo de 1836-18 de marzo de 1911)". doi: 10.1093 / anb / 9780198606697.article.0900107. ISBN 978-0-19-860669-7. Women Working 1800-1930.
- ↑ Rogers, D. G. (2020). Women philosophers volume I: Education and activism in nineteenth-century America. Bloomsbury Publishing. P. 77-78