Anna Ancher margolaria. Nire emaztearen erretratua

Anna Ancher margolaria. Nire emaztearen erretratua (danieraz: Portræt af min hustru. Malerinden Anna Ancher) Michael Ancher (1849–1927) erretratugile eta paisaiaren generoan aditua izan zen margolari daniarraren olio-pintura da. 1884ean bukatu zuen. Ancher Skagengo margolarien partaidea zen. Tamainua 103,2 x 91,1 zm.koa da.

Anna Ancher margolaria. Nire emaztearen erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Michael Ancher
Sorrera-urtea1884
IzenburuaPortræt af min hustru
Ezaugarriak
Materiala(k)Margo-oihala eta olio-pintura
Dimentsioak183,3 (altuera) × 119,8 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaHirschsprung Collection (en) Itzuli
BildumaHirschsprung Collection (en) Itzuli
Inbentarioa22
BideoaYouTube

Deskribapena aldatu

Emakumea, Anna Ancher, ate ireki batetik begira agertzen da. Eskuineko eskuan ezkontza eraztun bat du eta haurdun dagoela nabaria da. Bere senarraren txakurrak Annaren sabelari begira dago. Obraren prestaketa 1883ko udan egin zuten eta abuztu hartan jaio zen bere alaba Helga. 1884an Kopenhagen erakutsi zuten, haurdunaldia irudikatzeak eztabaida sortu zuen: iraingarritzat jotzen zen haurdun dagoen emakume bat erakustea, ikusleei aurreko ekintza sexuala gogorarazten omen ziolako. Dena dela, artistaren emaztearen gaia laster ezagun egin zen beste margolari daniar batzuen artean.[1]

Peder Severin Krøyeren margolana aldatu

Bitxikeria: Peder Severin Krøyer margolariak Michael Ancherren erretratua egin zuen emaztearen erretratu hori egiten. Krøyerrek egindako lehen pastel-margoetako bat da; lehengo pastel-margoak 1883an egin zituen.

 
Peder Severin Krøyerrek Michael Ancherren erretratua egin zuen margolan hau egiten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu