Angustias Lara Sánchez

Granadar sindikalista

Angustias Lara Sánchez, Maruja Lara izenez ezagunagoa (Granada, 1917ko irailaren 11Valentzia, 2012ko otsailaren 29a) libertarioa, feminista eta sindikalista izan zen.[1]

Angustias Lara Sánchez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAngustias Lara Sánchez
JaiotzaGranada1917ko irailaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaValentzia, 2003 (85/86 urte)
Jarduerak
Jardueraksindikalista
KidetzaLanaren Konfederazio Nazionala

Biografia aldatu

Sei urte zituela, familiarekin Brasilera joan zen eta gero Argentinara. Bigarren Errepublika aldarrikatuta, Espainiara itzuli ziren. 14 urterekin, Granadako Gazteria Libertarioetan eta CNTn afiliatu zen, eta, ondoren, CNTko Garbiketa Sindikatuko idazkari bihurtu zen.

1936ko irailean Granadatik ihes egin ahal izan zuen eta denbora batez Maroto Zutabean miliziano gisa borrokatu zen. 1937an Valentziara iritsi zen, eta bertan Erizainen Sindikatuan sartu zen, Quart dorreetatik gertu zegoen 1. ospitalean lan egiteko. Emakume Libreen Eskualdeko Batzordean, Bakearen kalean, diruzain eta idazkari lanetan aritu zen. Lankideen artean, Amelia Torres, Lucía Sánchez Saornil, Suceso Portales, Carmen Pons eta beste militante batzuk zeuden, baina, bereziki, Isabel Mesaren lagun egin zen. Gerra amaitu zenean, 1939ko martxoan, Maruja Lara eta Isabel Mesa kamioi batera igo ziren Almeriara joan eta Aljeriara hurbilzeko, baina Alacanteko portuan amaitu eta Albatera kontzentrazio-eremura eraman zituzten. Kontzentrazio-eremutik ihes egin ahal izan zuen, eta Granadara heldu zen, baina ez zuen aurkitu non geratu eta Valentziara itzuli zen, eta handik Mallorcara eta Bartzelonara jo zuen eta azkenik Valentziara bueltatu zen.

Isabel Mesa eta biek azken hiri horretan kiosko bat jarri zuten, non prentsa klandestinoa ezkutatzen baitzuten, hala nola Solidaridad Obrera eta Fragua Social. 1942an, Marujak eta Isabelek beste lankide libertarioekin batera, Unión de Mujeres Demócratas (UMD) kolektiboa sortu zuten; erakunde klandestinoa, presoei laguntzeko eta beren familiekin solidarizatzeko, besteak beste. Trantsizio demokratikoan hainbat talde libertariotan parte hartu zuen, hala nola Libre Estudio, CNTko Pentsiodunen Federazioa, Ràdio Klara eta el Ateneu Llibertari Al Marge-n.[2]

Aitortzak aldatu

  • 1996an Valentziako CNTk omenaldia egin zien Maruja Lara eta Isabel Mesari.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) joselito. (2019-12-31). «Angustias Lara Sánchez más conocida como Maruja Lara (Vida y obra)» SOBRE LA ANARQUÍA Y OTROS TEMAS (VIDA, OBRA Y BIOGRAFIAS DE ACTIVISTAS, LUCHADORAS Y LUCHADORES ANARQUISTAS) II. (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  2. (Gaztelaniaz) Murciano, Felipe Espílez. (2021-09-04). «Maruja Lara» Encima de la niebla (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).