Aneto (jainkoa)

Aneto jainkoa Aneto mendiaren gailurrarekin lotuta dago. Aran haranean erraldoia edo jentil bat da. Benasque aldean Neto jainkoaren tradizioa dago, bestetik.

ErraldoiaAldatu

Aranean, Olivier de Marliaveren arabera, Anteo azpian, betiko elurren azpian, erraldoi bat ezkutatzen da. Egun lotan dagoen erraldoi hori Benasqueko biztanleei abeltzaintza eta transhumantziaren teknikak irakatsi zien. Anetoren gailurra, Pirinioen beste askoren moduan, jainko moduan gurtua izan zen.[1]

NetoAldatu

Marliavek jainko horren erreferentzien jatorria XIX. mendean kokatu zituen eta ez zuen horren aztarna arkeologikorik aurkitu. Dena dela, Neto, Netu edo Neton kondaira batzuen protagonista da: gizon txiro bat ekaitz gau batean mendian galdu zen. Artalde bat ikusi zuen eta artzaiengana laguntza eske joan zen. Artaldea Neto erraldoiarena zen eta ez zion lagundu nahi izan. Erantzunez txiroak, jainkoa mozorrotuta, zigortu zuen eta Neto eta bere ardiak harriaz bihurtu zituen.[2]

BibliografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu