Andre Mariaren kapera (Baiona)

Andre Mariaren kapera eta ikastetxea (frantsesez Chapelle et collège Notre-Dame de Bayonne) Lapurdiko Baiona hiriburuan dagoen kapera bat da.

Andre Mariaren kapera
Kaperaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBaiona
Koordenatuak43°29′N 1°29′W / 43.49°N 1.48°W / 43.49; -1.48
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1834
Arkitektura

Kokalekua aldatu

Baiona Handia auzoko Douer karrikan dago, Montaut plazaren alboan.

Historia aldatu

1834an Baionako Andre Mariaren ikastetxea sortu zen, Udalak Gurutzearen Alaben ordenari neskei doaineko hezkuntza irakasteko baimena eman zienean. Ikastetxea Gaztelu Zaharraren alboan ezarri zen, gaur egungo Montaut plazan. Ondoren, erakundea handituz joan zen. 1839an langela eraiki zen eta 1845an aterpetxea. 1851an Udalak erakundeari neskentzako udal eskolaren titulua eman zion.

1860ean aurretik etxebizitza pribatu bat zegoen solairuan kapera eraiki zen. Eraikina unibertsitateko kapelauaren diru ondasunaren bidez osoki finantzatu zen.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Baiona