Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Oion)

Oiongo eliza nagusia

Andre Mariaren Jasokundearen eliza Oiongo eliza nagusia da. Kanpandorrea Arabako Errioxako ederrena kontsideratua dago. Arabako ondasun arkeologiko izendaturik dago[1].

Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Oion)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaOion
Koordenatuak42°30′22″N 2°26′16″W / 42.505991°N 2.4377687°W / 42.505991; -2.4377687
Map
Arkitektura
EstiloaBarrokoa

Historia aldatu

XV edo XVI. mendeko eliza baten gainean eraiki zen gaur egungo Andre Mariaren Jasokundearen eliza, 1744 eta 1748 artean. Aurreko elizaren aztarna gutxi batzuk gelditzen dira oraindik, atari gotiko-pizkundetarra eta koro platereskoa. Absidea erdizirkularra da eta kontrafuerteen bidez lau eremutan banaturik dago. Erretaula nagusia pizkundekoa da baina barrokoaren zantzuak ere baditu. Egurrezko aulkiteria ere barrokoa da[2]. Kanpandorre barrokoak Giralda ezizena du, puntan duen haizeorratzarengatik[3]. Haizeorratzak irule bat eta gorua irudikatzen ditu[4].

Elizako organo berria 1995eko apirilaren 29an inauguratu zen eta beraz Arabako organo modernoena da. José Antonio Santos de la Iglesiak diseinatu zuen iparraldeko estiloan, XVII. mendean Alemania iparraldean garatu zen estiloan oinarriturik dago[2].

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Iglesia de Santa María. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  2. a b «Ayuntamiento de Oyón - Oion - Iglesia de Santa María de la Asunción» ayuntamientodeoyon.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) «Iglesia parroquial de la Asunción en Oyón ( Oion ), Álava» Clubrural.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  4. (Gaztelaniaz) Repsol, Guía; Repsol, Guia. «Iglesia de Santa María de la Asunción | Guia Repsol» Guía Repsol (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).

Kanpo estekak aldatu