André-Jacques Garnerin

André Jacques Garnerin (Paris, Frantzia, 1769ko urtarrilak 31 - † Paris, Frantzia, 1823ko abuztuak 18) baloi aerostatikoen pilotu eta paraxutista ospetsua. Testigu aurreran paraxutez egindako lehen saltoaren protagonista izan zen.

André-Jacques Garnerin
André-Jacques Garnerin by Edward Hawke Locker 1802.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1769ko urtarrilaren 31
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1823ko abuztuaren 18a (54 urte)
Heriotza modua istripua
Familia
Ezkontidea(k) Jeanne Geneviève Labrosse (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak asmatzailea, aeronauta, ingeniaria eta fisikaria
André Jacques Garnerin paraxutez salto egiten marrazki batean.
Garnerin, Berlin 1803.

BiografiaAldatu

Parisen jaio zen. Jacques Charlesen, gas-baloiaren asmatzailea, ikaslea izan zen. Militarra, Napoleondar Gerretan (1792-1797) tropa britaniarrek preso hartu zuten eta Austriako ejerzitoaren eskutan utzi zuten. Gerra-prisionero bezala, Gudan, egungo Budapesten (Hungaria), hiru urte egon zen. [1] 1823ko abuztuak 18 zituela, istripu baten ondorioz hil egin zen: baloi gidatu bat prestatzen ari zenean habe batek jo egin zion.

Paraxutez egindako saltoakAldatu

1797ko urriaren 22an, testiguen aurrean, hidrogeno-baloi batez, 350 metrotik, paraxutez lehenengo salto egin zuen. Lehenengo salto hori Parisen (Frantzian) egin zuen, Monceau parkearen gainean, milaka ikusleen aurrean. Garnerinek erabilitako paraxuta zetaz egina zegoen eta aterkiaren itxura zuen egitura. Honen ondoren beste erakustaldi asko prestatu zituen. Hori dela eta, benetako lehenengo paraxutista bezala onartua dago. Egin zituen salto ospetsuenetariko bat Londresen egin zuen: diametro zazpi metroko paraxut batez 8.000 oinetatik (2.430 metro) salto egin zuen.

Genevieve Labrosee, bere emaztea, paraxutez salto egin zuen lehenengo emakumea izan zen, 1798. Beste emakume nbatek, Elisa, Garnerinen hilboa, 40 aldiz egin zuen salto 1815tik 1836ra.

1804, Jerôme Lalande astronomoak, Garnerinek egindako esperimentuen testigu zuzena, paraxuten oreka hobetzeko asmakizun garrantzitsu bat asmatu zuen: goi partean kokatzen zen balbula bat; horri esker oszilazioak gutxitu egin ziren eta, aldi berean, ekipoaren seguritatea handitu egin zen.

ErreferentziakAldatu

  1. William Shepard Walsh: A Handy Book of Curious Information: Comprising Strange Happenings in the Life of Men and Animals, Odd Statistics, Extraordinary Phenomena, and Out of the Way Facts Concerning the Wonderlands of the Earth. url = http://books.google.com/?id=5a6Klw-eNr4C%7C J. B. Lippincott Company

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu