Andorra la Vellako Sant Esteve eliza

Sant Esteve eliza Andorra la Vellako Princep Benlloch plazan dagoen eliza da, Andorrako printzerriko hiriburuan. Andorrako Kultur Ondareen zerrendan sartutako eraikin babestua da. XII. mendean eraiki eta XX. mendean zaharberritu zuten.[1]

Andorra la Vellako Sant Esteve eliza
Andorra la Vella
Kokapena
Herrialdea Andorra
Andorrako parrokiaAndorra la Vella
Settlement of AndorraAndorra la Vella
Koordenatuak42°30′26″N 1°31′18″E / 42.5072°N 1.5217°E / 42.5072; 1.5217
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXI. mendea - XII. mendea
Berreraikuntza 1940
Reconstruction 1960(e)ko hamarkada
Izenaren jatorriaEztebe
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Urgell (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaJosep Puig i Cadafalch
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Kontaktua
Helbideapl. del Príncep Benlloch
Webgune ofiziala

Jatorriz eliza erromanikoa da, baina hainbat alditan eraldatu eta zabaldu dute, azkena eta garrantzitsuena XX. mendean.

Jatorrizko eraikinetik geratzen dena abside erdizirkular erromanikoa (XIII. mendea) da, Andorrako handiena, bai eta nabeko hormen beheko aldea ere. Kanpoko aldean, absideak friso batez eta arku eta banda lonbardiarrez egindako dekorazioa du. Kanpandorrea oinplano karratukoa da, hiru solairukoa eta dekoraziorik gabea.

Nabarmentzekoak diren beste elementu arkitektoniko batzuk dira kanpandorrearen goiko solairua eta tenpluaren oinaldeko ate zaharra (gaur egungo alboko sarrera), 1940an berreraikiak izan zirenak Josep Puig i Cadafalch arkitekto katalanaren proiektuari jarraituz.

Barrualdean, hainbat erretaula barroko ikus daitezke, horietako batzuk oso kalitate onekoak, San Joan Bataiatzailearena edo Santa Luziarena kasu. Aipagarriak dira, halaber, habe polikromatu erromanikoa, baldakin bati eutsi behar izan ziona, Armen Koadroa izenekoa, Joan Casanovasek egina, eta urregintzako pieza batzuk.

Margolanak

aldatu

Eliza honek antzina bazituen gai apokaliptikoko fresko interesgarri batzuk hormetan, gaur egunera arte iritsi ez direnak Alboko absidiola batean zeudenak, aldiz, bai gorde dira eta Kataluniako Arte Museo Nazionalean daude, Bartzelonan. Margolan hauek XII. mendearen bigarren erdian egin zituen Andorrako Maisua delakoak.

Absidiolako margoetan, San Joan Bataiatzaileari buruzko bi eszena daude; horietako batek Zakarias profetari aingerua agertu zitzaionekoa irudikatzen du. Arkuaren kanpoaldean, hiru pitxer urez betetzen dituen pertsonaia bat dago, dirudienez Kanako ezteiekin lotu daitekeena. Litekeena da irudi hauetan inplizituki agertzen den uraren sakramentu-sinbologiak aditzera ematea abside txiki honetan bataio-harriak zeudela. Ikusgai dauden beste pinturak erdiko absidearen dekorazioaren parte ziren. Beste kasu batzuetan ez bezala, Pasioari buruzko eszenak irudikatuta daude.

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Andorrako Gobernua. Sant Esteve d'Andorra la Vella. (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuak 15).

Kanpo estekak

aldatu