Andion
Mendigorriko herri hustua, Nafarroa Garaian
Andion[1][a] Argako Erriberako Mendigorria udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.
Andion | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera |
Udalerria | Mendigorria |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Andión |
Posta kodea | 31150 |
Herritarra | andiondar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°35′58″N 1°51′32″W / 42.59944°N 1.85889°W |
Garaiera | 381 metro |
Distantzia | 33,2 km (Iruñetik) |
XIV. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Mendigorriko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak andiondarrak ziren.
Izena
aldatuAndion toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Andión ("andión" ahoskatua)
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Andione (1330)
- Andion (1366)
Historia
aldatuBadirudi 1348ko izurriteak eta ekonomia baliabideen urritasunak hustu zutela herria; izan ere, 1330ean 64 sugune zituen, eta 1366rako biztanlerik gabe geratua zen.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Andiongo Andre Mariaren baseliza, XIII. mendean eraikitako kristiau baseliza.
- Andelos, erromatar hiri bateko aztarnategia.
- Andeloseko Museo Arkeologikoa, Andelos aztarnategiko interpretazio-museoa.
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Andion - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).