Andamango itsasoa

itsaso
Andaman itsasoa» orritik birbideratua)

Andamango itsasoa[1] (bengaleraz: আন্দামান সাগর; hindiz: अंडमान सागर; birmanieraz: မုတ္တမ; thailandieraz: ทะเลอันดามัน) Indiako ozeanoaren besoa da, Bengalako golkoaren hego-ekialdean, Myanmarko hegoaldean, Thailandiako mendebaldean eta Andaman uharteen ekialdean kokatua. Azken uharte hauetatik dator bere izena.

Andamango itsasoa
Andamango itsasoa is located in Asia
Andamango itsasoa
Andamango itsasoa
Andamango itsasoa (Asia)
OzeanoaIndiako ozeanoa
EskualdeaIndia, Myanmar, Thailandia, Indonesia, Malaysia
KontinenteaAsia
Koordenatuak10°N 96°E / 10°N 96°E / 10; 96
Azalera798.000 km²
Luzera1.200 km
Zabalera645 km
Sakonerabatez bestekoa: 870 m
handiena: 3.777 m

Iparraldetik hegoaldera ia 1.200 kilometro luze da, eta ekialdetik mendebaldera 645 kilometro zabal, hau da, 798.000 kilometro koadroko eremua du[2]. Batez besteko sakonera 870 metrokoa da eta punturik sakonena 4.198 metrora dago. Hego-ekialdean Malakako itsasartea du, Sumatra eta Malaysiako penintsula banatzen dituena.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. Andaman Sea. yachtchartermuller.ch (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).

Kanpo estekak

aldatu