Anax imperator

Anax imperator Aeshnidae familiako burruntzia da. Europako odonaturik handiena da, 70-80 mm arteko luzera izaten baitu. Arrak eta emeak torax berdea daukate. Arraren abdomena urdina da, luzetarako marra beltz batekin. Emearena, berriz, berdea, marra ilun zabal batekin[2]. Arrak oso lurraldekoiak dira. Larbak urmael, aintzira eta ur geldiko ibaietan bizi dira.

Anax imperator
Anax imperator qtl2.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaOdonata
FamiliaAeshnidae
GeneroaAnax Anax
Espeziea Anax imperator
Leach, 1815
Exubia

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Anax imperator The IUCN Red List of Threatened Species
  2. (Ingelesez) Emperor Dragonfly British-dragonflies.org.uk

Kanpo estekakAldatu