Analupe Fernandez

abeslari espainiarra

Analupe Fernandez Bilbao, 1970eko hamarkadan abeslaritzat Lupe izenez ezaguna (Bermeo, 1960), rapsoda eta euskal abeslaria da. Bere azken diskoetan, Galatea taldearen lanetan eta hedabide gehienetan Analupe izenarekin ageri den arren, zenbait tokitan Ana Lupe idazten diote izena; agiri ofizialetako izena, dena dela, Ana Guadalupe du.

Analupe Fernandez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAna Guadalupe Fernández Bilbao
JaiotzaBermeo, 1960 (63/64 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AmaBegoña Bilbao
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta Rapsoda
Musika instrumentuaahotsa

Biografia aldatu

Abeslari aldatu

Begoña Bilbaoren alaba da, eta hark eginak dira Lupek 1970eko hamarkadan ospetsu egin zituen hainbat kantutako hitzak; Bangla Desh kanta famatuarenak, esaterako.[1] Beste hainbat abestitan, musika ere egin zion amak (ikus artikulu honetako «Diskografia» atala). Izan ere, Lupe oso umetan hasi zen kantari: bederatzi urte zituela hasi zen jendaurrean abesten, Bermeon eta inguruetan; eta hamabi urterekin abeslari ezagunen emankizunetan aritzen zen.[2]

Garai hartan abeslari gisa parte hartu zuen ekitaldi ospetsuen artean, aipatzekoak ditugu bi hauek:

Ama ondoan zuen beti, Analupe Fernandezen «itzala» zen. Esan beharrik ez dago Lupe gazteegia zela garaiak eskatzen zituen protesta eta eduki marduleko abestiak idazteko. Hori amaren lana izan zen. Era berean, amak erabakitzen zuen, antza denez, nork zeukan bere alabarengana hurbiltzeko baimena. «Zer dator ama, alabari erakustera edo alaba zaintzera?» galdetzen zuten askok. Hori galdetuta, Begoña Bilbaok berak barrez erantzuten zuen: «Biak egitera joaten nintzen, erakutsi baina baita zaintzera ere, kar-kar». Behin baino gehiagotan entzun behar izan zituen Lupek inguruan zebilzkion mutil gazteen haserreak, beti amarekin zebilelako. «Zer nahi duzu ba, 13 urte dauzkat eta» erantzuten zien. Abeslariak gogoan du baldintza haietan ezinezkoa zela mutiletan egitea, «han ezin zen inolaz ere ligatu».[2]

2007an, Ahaztuak 1936-1977 elkartearen Oroitzapenerako kantak diskoan parte hartu zuen, Foruak kendu abestiarekin.[3]

Rapsoda aldatu

Rapsoda lanetan ere badabil, hau da, olerkiak errezitatzen.[4] Lan horixe egin zuen, adibidez, 2004ko apirilaren 22an, Andolin Eguzkitzaren omenezko ekitaldian, Eguzkitzaren beraren olerki batzuei bere ahotsa jarrita;[5] eta hainbat herritako kultura aretoetan ere aritzen da, euskaraz nahiz gaztelaniaz.[6]

Analupe Fernandez da musika eta olerki ikuskizunak egiten dituen Galatea taldearen zuzendaria eta ahotsetako bat, eta taldekide ditu Jose Luis Sancho (ahotsa), Fernando Velázquez (biolontxeloa) eta Juan Perez Mena (espainiar gitarra akustikoa). Galatea taldearekin, besteak beste, Desarmada eta Palabra de mujer gaztelaniazko olerki eta musika ikuskizunak sortu, zuzendu eta jokatu ditu, emakumeek idatzitako olerkiak erabiliz.[7][8][9]

Desarmada ikuskizunerako argitaratutako eskuorrian, honela dator definituta: «Desarmada poesia eta musikaz jantzitako ikuskizuna da, indar adierazgarriz eta hunkiberatasunez beteta, emakumezko poeta handien ahotsik garrantzitsuenak biltzen dituela», eta ondorengo helburu hauetarako dela dio: «[poeta horien] hutsak eta gurariak helarazteko, euren emozioak erakusteko eta, batez ere, euren emakume borroka zabaltzeko».[7]

Marrazki bizidunetan aldatu

Bere lanik nabarmenena, Dragoi Bola animeko Bulma pertsonaiarena izan zen (berak jarri zion ahotsa Dragoi Bola eta Dragoi Bola Zko atal guztietan, eta baita euskarara itzuli ziren 90eko hamarkadako film eta telebistako atal berezietan ere). Horrez gain, Euskal bertsioak izan zituen amaierako 2 abestiei ( Romantic Ageru Yo eta Detekoi Tobikiri ZENKAI Pawā!) ahotsa jarri zien.

Diskografia aldatu

1971. urtean aldatu

Txoriak kantari (SG) aldatu

Columbia diskoetxearekin. Abestiak:

  1. Txori kantari (doinua: Jose Angel Guerrero; hitzak: Mikel Zarate)
  2. Oroitzak (doinua: Jose Angel Guerrero; hitzak: Begoña Bilbao)

1972. urtean aldatu

Lupe (EP) aldatu

Columbia diskoetxearekin. Abestiak:

  1. Bangla Desh (musika: Joan Baez; hitzak: Begoña Bilbao)
  2. Gaurko egoera (musika eta hitzak: Begoña Bilbao)
  3. Elaiak (musika eta hitzak: Begoña Bilbao)
  4. Itxas-gizonen abestia (musika: Viki Leandros; hitzak: Begoña Bilbao)

1974. urtean aldatu

Lupe (LP) aldatu

Herri Gogoa / Edigsa diskoetxearekin. Armonizazioa: Juan Jose Iruretagoiena. Abestiak:

  1. Xori kantari (musika eta hitzak: Begoña Bilbao)
  2. Bizitzari (musika: Jose Angel Guerrero; hitzak: Begoña Bilbao)
  3. Bangla Desh (musika: Joan Baez; hitzak: Begoña Bilbao)
  4. Gaurko egoera (musika eta hitzak: Begoña Bilbao)
  5. Maiteari (musika: Jose Angel Guerrero; hitzak: Begoña Bilbao)
  6. Jainkoak mundua sortu du (musika eta hitzak: Begoña Bilbao)
  7. Xoriak lez (musika: Jose Angel Guerrero; hitzak: Begoña Bilbao)
  8. Auts bidetatik (musika: Jose Angel Guerrero; hitzak: Begoña Bilbao)
  9. Zorigaitzak (musika eta hitzak: Begoña Bilbao)
  10. Zu zara nere argia (musika: Jose Angel Guerrero; hitzak: Begoña Bilbao)
  11. Nere ametsak (musika eta hitzak: Begoña Bilbao)
  12. Gu gandik urrun (musika eta hitzak: Begoña Bilbao)

1978. urtean aldatu

Kaleak, Bustirik Gelditu Ziren (LP) aldatu

Zafiro diskoetxearekin. Moldaketak: Ricardo Miralles. Abestiak:

  1. Ez barkatu (Lupe)
  2. Heriotzaren atea (Lupe)
  3. Oihu artean (Lupe)
  4. Lurruna (Lupe)
  5. Bi ordu (Lupe)
  6. Poema epikoak (Lupe)
  7. Kaleak bustirik (Lupe)
  8. Kanta Aleluia (Begoña Bilbao)
  9. Askatasun hitza (Abel Hormaetxe)
  10. Egun batean (Lupe)
  11. Gaizki jaiotako-libertatea (Lupe)

Bai Euskarari (LP) aldatu

Euskaltzaindiak 1978an argitaratutako Bai euskarari diskoan, Lupe izenarekin ageri da, abesti baten abeslaritzat:

17. Irabazi dugu

1988. urtean aldatu

Egan taldearekin Elkar diskoetxeak argitaratutako "Egan eta Lupe bateginik" diskoa. Abestiak:

  1. Bateginik
  2. Gimnasia ariketak

2000. urtean aldatu

Kresaletan (Bermeoko abesti zaharrak)[10] aldatu

Abeslariak: Ana Tere Bengoetxea, Josu Zabalondo eta Analupe Fernandez.

  1. Agur dolorezko
  2. Bermeo
  3. Bermeoko kaliek
  4. Edan korrientie
  5. Ekilikua
  6. Ezkontza kantak
  7. Gure tala agur
  8. Kukua eta amilotxa
  9. Madalenak
  10. Pagateko orduen atzez
  11. Txanela
  12. Zortzi papardo

2007. urtean aldatu

Oroitzapenerako kantak I aldatu

Diskoa, berez, Oroimenerako kantak izenburuarekin argitaratu zen; baina gerora izenburu bereko bigarrena ere atera zutenez, Oroitzapenerako kantak I izenburuarekin aipatu ohi da lehendabizikoa. Ahaztuak 1936-1977 elkarteak argitaratutako disko horretan, bermeotar kantaria Analupe Fernandez izenarekin ageri da, abesti baten abeslaritzat:

7. Foruak kendu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Idazleen Elkartea: «Begoña Bilbao. Bermeo, 1932-2005» (Begoña Bilbaoren hilberria).
  2. a b Joseba Iriondo: Begoña Bilbao (1932-2005), Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2006.
  3. «"OROITZAPENERAKO KANTAK / CANCIONES PARA LA MEMORIA". El libro-disco se pondrá a la venta en la "Feria del Libro y el Disco Vasco" de Durango», 2007-12-03an argitaratutako albistea, Ahaztuak 1936-1977 elkartearen blogetik hartua 2010-06-30ean.
  4. «Europako poetak Bilboko Poesia Astean»,[Betiko hautsitako esteka] 2007-06-11.
  5. Euskaltzaindia: Euskaltzaindiaren Oroitidazkia 2004.
  6. Konparazio batera, gaztelaniaz aritu zen Miranda de Ebron eta Gasteizen.
  7. a b «Desarmada», 2005eko irailaren 30ean Ermuan egin zen olerki eta musika ekitaldiari buruz Ermuko Udalaren webgunean argitaratutako eskuorria.
  8. «"Palabra de mujer", una propuesta de poesía y música», 2007ko martxoaren 21ean Ermuan egin zen olerki eta musika ekitaldiari buruz Ermuko Udaleko webgunean argitaratutako albistea.
  9. «Espectáculo poético musical en el Lizeo», El Correo egunkaria, 2007-06-22. 2007ko ekainaren 22an Gernikako lizeo antzokian egin zen Palabra de mujer olerki eta musika ekitaldiari buruzko albistea.
  10. Bermeoko Udalaren webgunean[Betiko hautsitako esteka] dago entzungai.

Kanpo estekak aldatu