Ana Aizpiri
Ana Aizpiri Leyaristi (Elgoibar, Gipuzkoa, 19--) kazetaria eta Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboko bozeramailea da.
Ana Aizpiri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elgoibar, XX. mendea |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Gaztela-Mantxako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Kidetza | Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboa |
Kazetari ibilbidea
aldatuEITBren sorretik bertan lan egin izan du kazetari modura, eta nazioarteko gaietan aditua da[1]. 1986an ETBko lehen kazetaria izan zen Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduak bisitatzen, eta 1994an Palestinako autonomia mugatuaren berri eman zuen bertatik. Ipar Irlandan izan zen Gerry Adams elkarrizketatu zuen eta Italian Silvio Berlusconi lehen aldiz hauteskundeak irabazi zituenean. Israelgo hauteskundeak hainbat alditan jarraitu ditu bertatik.
2010 urtetik ETB2ko Hora GMT saioko zuzendari eta aurkezlea da[2].
Coviteko kidea
aldatu1988an Eibarren ETAk bere anaia Sebastian Aizpiri hil zuen[3].
2019ko ekainetik Coviteko kidea da, eta kolektiboaren bozeramailea[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. «Fanatismos y terrorismos» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La actualidad internacional, en el nuevo programa 'HORA GMT'» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Barbería, José Luis. (1988-06-02). «Un hombre libre de toda sospecha» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Covite es aún necesario para que el capítulo negro de la bella Euskadi no se esconda bajo la alfombra»» El Diario Vasco 2019-06-06 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).